e

Ikastetxeetako
formazioa

Unean uneko

Apropoxek gure atzetik datozenei, sena garatzeko baloreak transmititzeko beharra sentitzen du.

Harrigarria da ikasleek erakusten duten jarrera irudimena erabiltzean, ate berri bat irekitzen zaiela ematen du. Gainera, oso deigarria da konfiantza lantzeko jokoekin duten erreakzioa, hasi baino lehen lotsez eta beldurrez hiltzen dira. Baina amaieran, bat egiten dute, talde trinko baten kide direla sentitzen dute, eta harro eta pozik sentitzen dira.

Taldeen tutoreek zuzenean bizitzen dute Apropox-ek egiten duen lana, eta esperientzia aitzindari hori altxor bat dela diote. Antzerkiarekin, ikasleen rolak nola aldatzen diren eta haien pertsonalitatea nola berritzen den ikustean, beste modu batera begiratzen diote taldeari.

Hainbat ikastetxerekin elkarlanean, Apropox-ek programa desberdinak sortu ditu, parte-hartzaileen adina, beharrak eta nahiak kontuan hartuta, eta eskolako zuzendaritzara doitu eta geletan probatu ditu.

Programa horiek berariaz ikasle eta talde bakoitzaren nortasuna aberasteko sortu dira. (D ereduan aritzean, programa guztiak euskaraz egiten dira).

Testigantzak

Txantxiku ikastolako tutorea

Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.

Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen

Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna

Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.

Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua

L.H.

Iufala!!

Iufala!! programa Ikasleei ikuskizun bat sortzen lagunduko zaie; lehen-lehenik talde bat sortuz. Ondoren, sortzeko ideiekin eta proposamenekin jolastean, irudimena lantzen dute, bai norbanakoarena, bai taldearena. Talde bat osatu eta aktibo daudenean, gaitasun desberdinekin transmititzeko zailtasunekin egiten dute topo.

Beraz, behar dituzten trebezia desberdinak entrenatzen erakusten zaie. Antzezten dutenean, programan bizitako ibilbide guztia sentitzen dute eta, talde-lanean aritzea zein ederra den sentitzen dutenean beren barnean, pozez betetzen dira.

HELBURUA : Ikasleekin sormen talde bat eratu eta jardunean, garapen pertsonala bizitzea.

Antzerkiak hainbat ikasgai ditu eta antzerki mota desberdinen arabera beste hainbat agertzen dira. Iufala!! 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen beharrak eta kezkak kontuan hartuta eratu den antzerki eskola egitarau bat da. Egitarau honen irizpidea,  behar eta kezka hauen hutsunea, harik eta era pertsonalizatuenean betetzea da. Ikasleak, gai bakoitza, argi eta garbi ulertu eta jorratzen ditu eta era berean, egindako esfortzuak, antzerkia egiteko beharrezkoa dela sentitzen du. Ez da perfekzioa bultzatzen, sortzen den antzezlanaren perfekzio neurria haien esku geratzen da eta beti lortzen da neurri egokia.   

AURKEZPENA ETA PROSEZUA: Egitarau honen helburua argi utzi da eta hau, ibilbidean jorratuz doa, azken txanpa arte. Aurkezpenaren garrantzia, helburu guztiak lortzen doazen eginean jasotzen da. Bideratzaileak, tutoreak eta ikasleek baloratuko dute prozesua  eta aurkezpenari eman behar zaion garrantzia balioztatu.

L.H.5 – Antzerkia ezagutu

HELBURUA: IKASLEEKIN IRUDIMENA LANTZEKO SORMAN-TALDE BAT EGITEA.

L.H.6 -Txotxongiloaren magia ezagutu

HELBURUA: ENPATIA, ASERTIBITATEA ETA RESILENTZIA

D.B.H.

Baliatu

 Nerabezaroan barneratuz doazen gaztetxo hauen nahi kontrajarriak bideratzeko  erreminta da Baliatu.  Antzerkia baliabide bat da, gure emozioak azaltzeko, sormena zuzentzeko, gorputza ezagutzeko, harremanak izateko  edota bi hitzetan garapen pertsonala bizitzeko.

 D.B.H.1 Garapen pertsonala

HELBURUA: IKASLE BAKOITZA, BERE BURUJABETASUNAREN KARGU EGITEN OHITZEA.

D.B.H.2 Garapen Artistikoa

HELBURUA: ARDURAK HARTZEKO IRRIKA SENTIARAZTEA.

Hunkitu. L.H eta D.B.H Zentzumen eskola

HELBURUA: IKASLEEK, SENTIPENAK ESPRESATZEN NORMALTZEA.

Hezkuntzako profesionalentzat

Iufala!!Pro

Iufala!!Pro

HELBURUA: Partaideek, antzerkiak dituen aberastasunak jaso eta hurrengoei transmititzeko, nahia eta gaitasuna eskuratzea.

Ikastetxeetarako baliabideak

APROPOX-EK MATERIAL DIDAKTIKOA JARTZEN DU IKASTETXEKO LANGILEEN ESKURA

Material honekin, antzerkigintza era atsegin baten landu dezakezue eta gizon-emakumeon baloreak helaraziz, garapen pertsonala bultzatu.

Blog

Gipuzkoako Hitza. 22-01-28

Gure helburua da etorkizunean antzerkiaren giro hau herriaren izaeraren parte bilakatzea. Lan handia dugu egiteko; izan ere, Debagoienean kultur mugimendu handia egon arren, mota honetako sorkuntzak ez doaz aurrera. Baina horrela lortzen dugu eraldaketa soziala, […]

Prentsa: ‘Iufala’ egitasmoa, gazteek eskolan antzerki tailerrak jaso ditzaten

Hasier Larreak 2021.01-14an goiena.eus-en argitaratutako elkarrizketa.

Prentsa: “Antzerkiaren bidez ikasleak deskubritzen ditu barruan daramatzan beste rol batzuk”

Mikel Garcia Idiakezek 2021eko otsailaren 7an Argia.eus-en argitaratutako elkarrizketa. Dani Blancoren argazkiekin.

Ezagutu ikastetxeetarako bereziki diseinatu ditugun programak, eta sormena eta irudimena garatzearen onurak, antzerkiaren teknikak erabiliz.

    Jarrai gaitzazu sareetan