
Zerbitzuak
Apropoxek jakin-mina duen jendea maite du, haien barrenak asetzeko prest daudenak. Gu ikerlariak gara, pertsonon jokamoldeak ezagutzea da gure grina eta ikerketa horretatik sortzen den jakintza zuentzako oparia.
Ofizioak
Gu pertsonez arduratzen gara, jendeari zerbitzu bat eskaintzen dieten langileez. Haien jardunean, besteei estimua eskaintzen dieten pertsonak, haien burua ere zaindu behar dute. Apropoxek atal honetan duen xedea Zaintzaile, Eragile, Babesle, Osagile orok bere burua zaintzeko aukera izatea da eta horretarako bai enpresa eta baita ofizio horien ikastetxeetara jo dugu.
Eten gabe erabiltzaileak ezagutu eta jaramon egiteko, nork bere emozio eta erabakien arteko harremana ondo ezagutu behar baitu.
Hezkuntza
Emozioen kudeaketa sanoa etxekoa izan beharko litzateke, nork bere rolak ezagutu eta beharren arabera garatu. Kontua da gaur egun, munduak daroan abiadan, famili guztiek ez daukatela aukera jakintza hau transmititzeko eta ala beharrez, hutsune hau oso nabaria bihurtzen da ikastaldeak kudeatzean. Kezka honek bultzatutako jakin minak eragin digu Apropoxen hezkuntza eremuko egitarauak sortzea. Antzerkiak gure egoerak azaleratzen baititu eta ikusleok gure arima suspertzen dugu.

































