ARGIAn, antzerkiaren bidez zaintza eta harremanak lantzen
ARGIA aldizkariak Iurgi Etxebarriari egindako elkarrizketa argitaratu du, Apropoxen lantzen dugun antzerkiaren ikuspegia ezagutarazteko. Guretzat, antzerkia elkar ezagutzeko, emozioak lantzeko eta eguneroko egoerei aurre egiteko bide bat da. Konfiantzazko giroan, zaintzaileek eta irakasleek beren laneko kezkak antzeztu eta jokatzeko aukera ezberdinak probatu ditzakete. Bizipen horiek arrastoa uzten dute, geure burua eta besteak hobeto zaintzen ikasteko.
Irakurri Iurgi Etxebarriari egindako elkarrizketa osoa ARGIAn.
