Taldeari dagokion gai egoki bat aukeratzea oso garrantzitsua da, horretan datza ikerketa lana atsegina izan edo ez. Ikerketan jasotakoa zerrendatu eta datu bakoitzari, duen garrantzia eman, dagoeneko hasierako pertsonaiak agertzen hasten dira, pertsonaia hauen gorabeherak istorioaren aria eraman dezakete, aurrerago beste batzuk eta konturatu orduko, korapiloa azaltzean, amaiera txukun bat asmatzeko aukerak hartzen dira kontuan. Ez da beti hain sinplea izaten, baina printzipioz sinpletasuna ardatz hartuta asmatzen dira istorio hauek.

Ikasgai honen giltza lehia izaten da, antzerkian ordea, elkarren artean lehiatzen ibiltzeak dakarren ondorioak oso ezagunak izaten dira: handi nahikeria, norberekoikeria, haserreak eta gogo hausteak.
Baliatu egitarauaren motibazio iturria, sormena da. Antzezlan baten sortzeko asko dago, ardura asko dago banatzeko eta batek sortzen duenari besteak gehitu egiten dio eta denek haien sormen lana defendatuz, guztiona goratzen da. Ibilbide osoan zehar profesionaltasuna arnastea garrantzitsua da, honek ere pizten baitu motibazioa.
IRAUPENA:
Ordu 1- Gaiaren aukeraketa.
3 Ordu- Ikerketa.
2 Ordu- Istorioa sortu.
7 Ordu- Sormen entseguak.
4 Ordu- Amaierako paseak.
Ordu 1- Aurkezpen eguna.
IBILBIDEA:
Elkarren arteko ezagutza, lan-taldea sortu.
Haien jakin-mina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere oniritzia atera.
Antzerkian erabiltzen ditugun hainbat ariketa eginaz, oroimena astindu eta barruak zirikatuz elkarrizketa bultzatu.