Esan bezala txotxongiloa kohesio hutsa da, elkarren arteko konfiantza lantzen da, ondoren begirada taldera zabaltzeko oztoporik ez izateko. Bakoitza bere buruaren jabe izan behar da, bere egoera, sentimendu, erabakien jabe eta hortik besteengana zabaldu, haien ezaugarriak kontuan izan eta denon artean suertatzen den giroa arnastu.
Oso korapilatsua dirudien arren ikasleek ez daukate hau ikasi beharrik, Iufala!! egitarauaren helburua ikasleek hau bizi ahal izatea da. Horretarako erreminta giza 3 pertsonen artean mugitzen den txotxongiloa aukeratu da. Nork bere ardura, ardura honek zuzenean zer ikusia du txotxongilo osoarekin eta hiru pertsonen ardurak zuzenean du talde guztiko ardurarekin. Partaide bakoitzaren egoera, sentimendu edo erabakiak zuzenean parte hartzen du taldean, beraz taldeak hori jasotzean nahi eta behar duen girora neutralizatzen du. Ikasketa paregabea, opari bat haien etorkizunerako.
Hausnarketa eragiten jarraitzen da, harreman desberdinek sentiarazten digutena eta haien zergatia. Sarritan, antzezlana egitean aurkitzen diren zailtasunak, gatazkak bilakatzen dira eta konponbidea bilatzearen lanean, elkarbizitza, jakintzaren alor zailena jorratzen dute. Prozesuan taldea, alai, urduri, haserre, triste sentitzen da eta amaieran sentimendu horien ondoren poztasuna eta harrotasuna erakusten du taldeak.
Kohesioa da Txotxongiloaren giltza, kohesioa panpinarekin, kohesioa taldearekin eta kohesioa antzezlanarekin. Elkarrengandik oso gertu lan egiten dute, hiru pertsonak bat egin behar dute eta aldi berean beste guztiekin koordinatu.
Zailtasun guzti hauek gainditzeko, kontua elkarrengan konfiantza giroa sustatzea da, ariketa larriak eta beroak eginez. Antzezlanaren aurkezpen egunean, gelako lagunekin talde sendo bat egin dutela konturatzen dira. Etorkizunean ikaslearen adinak eta gizarteak bere lana egingo du baina oroimenak talde maitasunak duen indarra ekarriko dio gogora.
Sormenenaren ikasgaia nabarmenki zailtzen da, talde txikitan egiten da lan eta ia dena haiek sortzen dute. Material eta teknika desberdinak ezagutzen dituzte, landu, irudimena jorratu eta proposamenak botatzen trebatu.
Proposamenak mahi gainean dauden momentuan guztionak dira eta hauekin froga desberdinak egin ondoren erabakiak hartzen dituzte. Irudimena eta sormena taldean lantzearen jakintza jasoaz.
Panpinekin lan egiten denean, hitzak indar handia hartzen du eta era berean txotxongilo batekin mintzatzean hitz jarioa samurragoa bihurtzen da. Esaten diren hitzak beste aho batetik irteten direla jakiteak esandakoaren ardura kentzen du eta manipuladoreak edozer esateko askatasuna lortzen du. Sentitzen den sentsazio honekin baliatuta, ikasleek haien azaltzeko gaitasuna lantzen dute, haietako asko harritu egiten dira duten gaitasunaz eta beste batzuk inoiz esateko gai ez direna izan, panpinaren bidez botatzen dute. Ikusle-entzuleak ondo pasatuz eskertzen du, elkarrekiko laguntza borobil honek ikasleen egoa elikatu eta haien izaerak ausardia irabazten du.
IRAUPENA: 20 ordu, 20 astetan banatuta.
ORDUEN BANAKETA Taldeen ezaugarrien arabera aldaketak egon daitezke.
Funtzionamenduaren ezagutza 1 ordu.
Konfiantza landu 4 ordu.
Sormena landu 5 ordu.
Txotxongiloekin entrenamendua 5 ordu. Entseguak 5 ordu.
Ordena ez da errespetatzen.
Antzezlana sormen-taldearen helburua da, 6. mailako ikasleek Iufala!! egitaraua ezagutzen dute, sortzen daudenean elkarbizitzak eta konfiantzak duten garrantzia badakite. Orain eskatzen zaiena hasieratik amaierara antzezlanaren jabe izatea da, txotxongiloak edozer gauza egin dezake eta efektuen magiaz lagunduta are gehiago. Beraz, erronka, asmatzen doazen antzerkiaren haria amaiera-arte galdu gabe mantentzea da. Aurrez inork ez daki irteten dena zer izango den.
Lehengo egunean aurreko kurtsokoa gogoratzen dute, eginiko lana, ikusitakoa, sentitutakoa. Aurreko ikasturtean 6. mailakoak egin zutena eredu dutela, jada aurten eskatzen zaiena ulertzeko gai dira. Beraz taldearen beharra senti arazi, gogoak bultzatu eta lan-taldea prest uzten da proposamen jarioaz hasteko.
Sistemaren oinarria, elkarri zuzendu eta laguntzen sortzea da, panpina eta efektu bakoitzaren atzean hiru pertsona frogatzen eta hauei begira beste hirukote bat kanpotik laguntzen. Proposamenak botatzeko momentuan seiko taldetan antolatzen dira, guztiok batzartzean proposamen guztiei bidea egitean datza sormenaren sistema. Hasieratik planteamendu orokorra adostu ez gero beste guztia samurtzen da.
Asmatzen dituzten aukera asko oso onak izan arren, zailtasunagatik edota antzerkiaren orokortasunean bat ez datorrelako bertan behera gelditu behar dira. Beste batzuetan ez da proposamenik ateratzen eta dagoena fintzea izango da egin beharrekoa.
Baina gehienetan, proposamen batek beste batera garamatza, hau beste harekin lotzen da eta biak batera beste batera, proposamenak hobetu eta elkar lotzen dira. Marrazkirik gabeko puzzle erraldoi bat asmatu eta egiten dute, Iufala!! egitarauak gidatzen ditu eta amaitzean ikasle bakoitzak bere sena barruan eroango du oroimen hori.