e

Iufala!!

5. L.H Egitaraua

03

May
HELBURUA: Ikasleekin irudimena lantzeko sorman-talde bat egitea.

IKASGAIAK

Antzerkiak hainbat ikasgai ditu eta antzerki mota desberdinen arabera beste hainbat agertzen dira. Iufala!! 10 eta 12 urte bitarteko gaztetxoen beharrak eta kezkak kontuan hartuta eratu den antzerki tailer egitarau bat da. Egitarau honen irizpidea behar eta kezka hauen hutsunea harik eta era pertsonalizatuenean betetzea da. Ikasleak argi eta garbi ulertu eta jorratzen du gai bakoitza eta era berean antzerkia egiteko beharrezkoa dela sentitzen du. Ez da perfekzioa bultzatzen, sortzen den antzezlanaren perfekzio neurria haien esku geratzen da eta beti lortzen da neurri egokia.
 
Konfiantza
Taldearen kohesioa indartzeko eredua

Iufala!! gaztetxotan jasotzen dute, adin honetan sexuen desberdintasuna zorrozten doa, sexualitate tendentziak ezagutzen eta lagun-taldeak definitzen dira. Egoera honek antzerkia egitea zaildu egiten du, hau da: antzezlaneko pertsonaien arteko harremana, errealitateko harremanarekin nahasten da; pertsonaien sexu aukeraketan sexualitate tendentzia bistan agertzeko beldur dira eta pertsonaien harremanetan kontaktu fisikoa antzeztea ezinezkoa da, errealitateko gaitasunak murrizten dielako.

Antzerkia egiteko konfiantza ezin bestekoa da eta konfiantza maitasunaz lortzen da. Ariketa bereziak daude hau lantzeko, gertutasuna, detaileak, elkarri kontuan hartu, guztiei zabaldu. Antzerkiaren behar hau, gizartearena era ba da, Iufalak!! apustu handia egiten du eraldaketa hau bultzatzeko.

Sormena
Proposamenak asmatu eta hobetzeko gaitasuna

Gaur egun oso modan dagoen gaia da. Gure erronka sormena taldetik eta taldean lantzea da. Bakoitzak askatasun osoz botatzen du bere proposamena, hau taldeak bereganatu eta ikertzen du; hemendik, asmatutakoa, taldekideek, sormenean oinarriturik egokitzen joaten dira, proposamena harik eta aproposena izan arte. Guztiek sortutako lana ikuslegoaren aurrean egite horrek, jakin-mina senti arazten du. Hau da, proposamen berriei jarraipena egitea gustatzen zaie, ulertzeko eta hobetzeko bidea bilatzea eragiten du. Parte hartzeak bere garrantzia dauka eta hau gerta dadin giro alaia behar da. Giro hau, harremanak sendotu eta beldurrak uxatzen dituen ariketak eginaz aurkitzen dute. Sormen-talde izaera bilatzen da, naiz eta honek, antzezlanaren prestakizunak atzeratu, izaera eta emaitzaren oreka hau perfekzioa maila jaisten gainditzen da.

Elkarbizitza
Lan-talde baten partaide izateko oinarrizko jakintzak

Gai hau, ikasleei aldi oro hausnartzeko galderak eginez lantzen da. Elkarbizitzak duen garrantzia jakin dezaten, haiek ezagutzen dituzten harremanetan jartzeko era desberdinei buruz pentsarazi behar zaie, horrela elkarren arteko errespetua sendotzen dute. Batzuetan apropox prestatutako ariketak landu ondoren egiten dituzte galderak eta hausnarketak, beste batzuetan ikasleek dakartenean.

Antzezlana sortzen dugunean, berez agertzen dira galderak egiteko momentuak: asmatzen dabiltzanean guztien iritsiak kontuan hartu behar dituzte eta demokraziari buruz hausnartzen da; bakoitzak bere arduraz aurrera egin behar du eta horrela guztion ardura babesten du, orduan konpromisoaren garrantziaz konturatzen dira. Guztien artean sormena aurrera atera behar da eta ibilbide honetan biziko dituzten eskarmentuek haien izaera aberasten dute.

Oholtza zapaltzea
Eszenatoki baten gainetik komunikatzeko gaitasuna

Entrenamendua eta jarduna dira oholtza gainera igotzeko giltza. Gorputzeko hainbat dohain trebatu behar dira, begirada, gorputz espresioa, ahotsa eta arnasketa. 4 dohain hauek menperatu ez gero, lasaitasuna irabazi eta jardunean nork bere burua baloratzen du.

Sentimendu honek oholtzara beldur gabe behin eta berriro igotzeko aukera zabaltzen die. Ikasleek bidea ikasten dute, trebatze lana nola egiten den jakin eta jarduteko beldurra murriztu. Hemendik aurrera behar hau asetzea haien nahiaren esku geratzen da. 

Euskara
Nola nahi erabiltzea, kaleko jarioari beldurra kentzea

Eszenatoki batera igotzen garenean, epaituak izatearen sentimendua ere agertzen da. Honek hitza askatasunez esateko beldurra sortzen du eta antzerkia desagertu egiten da. Antzerkilariok erabiltzen dugun sistema ikasleentzat samurra da baina irakasleentzat ulertzeko zaila da. Epaiketa desagertu arazten dugu, argi azaltzen da behin eta berriz: “inork ez du ezer gaizki egingo, ez da ere gaizki esango; esan eta egiten den guztia ondo dago”. Hau menperatzean antzerkia sortzen da, pertsonaiak handitu, aktoreak aske sentitu eta hitz jarioa normaldu.

IRAUPENA: 20 ordu, 20 astetan banatuta.
ORDUEN BANAKETA Taldeen ezaugarrien arabera aldaketak egon daitezke.

page3image1593677232

Elkarren arteko eta funtzionamenduaren ezagutza Konfiantza landu
Sormena landu
Antzezteko entrenamendua

Entseguak
Ordena ez da errespetatzen.

ANTZEZLANA 

Antzezlana sormen-taldearen helburua da, irakasleak laguntzeko eta jarraipena egiteko daude. Lan-taldearentzat erronka oso altua da antzezlan bat sortzea eta lortzen dute. Txapelketa bat irabaziko balute bezala sentitzen dira edo zailtasuna duen mendi baten gailurrean edo esan beharreko zerbait botata, sentimendu ugari eta denak ikasgaietan landutakoak. Eszenatoki gainean aurkezpen bat eta bakarra dagoenean eszenatokira irteten den orok ondo pasa behar du, ezin da epaitua sentitu, gertatzen dena gertatuta ezin da errudunik egon eta igotzen diren pertsona guztien izaerak txalotzen dira. Eszenatoki gainean hori sentiaraztea da Iufala!!

Antzezlana sortzeko sistema
Pasuak eta irizpideak ezagutu

Lehengo egunean ikasleek antzezlanaren eskema baten bidez, aurreneko pasea egiten dute. Hasieratik ikasleek pertsonaiak eta istorioa ezagutzen dituzte. 

Aurrerago ikasle bakoitzak pertsonai baten papera aukeratu edota jasotzen du. Sormen prozesuarekin aurrera egiteko sasoian gaudenean, trebatze ariketez babestuta, ikasleak taldean proposamenak bota eta taldeak ideia egokitzen du, antzezlana aberastuz. Proposamen guztiak bideratuta daudenean, antzezlana entseatuta eta zuzenduta aurkezpenaren eguna iristen da. Taldearen helburua gauzatuz. 

Antzezlanaren ezaugarriak
Ikasle guztiei aukera berdinak eskaintzea

Jasoko duten antzezlanean agertzen diren pertsonai guztiek protagonismo berdina daukate, agerraldi bakoitzean behin agertzen dira eta agertzen diren bakoitzeko esaldi bat daukate esateko. Jasotzen duten antzezlaneko pertsonai guztiek izen epifanoak daukate, haien sexua, pertsonaia jasoko duenak erabakiko bai du. Jasotzen duten antzezlanean pertsonai guztiek inprobisatu eta proposamen berriak egiteko aukera daukate.

Beraz, antzezlana jasotzen dutenean ikasle bakoitzak aukeratzen du pertsonaiaren sexua, protagonismoa eta egitekoa. Entseatzen dugun bakoitzean ikasle guztiek parte hartzen dute eta aldi berean kanpotik begiratu eta proposatu. Sormena haien esku dago, hots beti ere hasierako haritik irten gabe, ikasle kopuruak edota denborak baldintza honi lotuta egotea behartzen digu.

 

Interesatzen zaizu?

Ezagutu gehiago gure programei buruz eta antzerki-tekniken bidez sormena eta irudimena garatzearen onurei buruz.
[contact-form-7 404 "Not Found"]