Enpresetarako
formazioa
Zuen idiosinkrasiara
egokitzen diren formazioak
Esperientzia bat entseatzeak; berriro birsortzea esan nahi du, birbizitzea; prozesua gorputzaz, bihotzaz eta adimenaz garatzea.
Apropox, enpresen garapen Soratzaileaz,
Sozialaz eta Humanoaz arduratzen da.
Iurgi Etxebarria enpresetan ikastaroak emateko trebatu da. Etengabe berritzen den arlo honetan, aurre hartu behar diegu gauzei, etorkizuneko beharrak bilatuz eta garatzeko alternatibak sortzen hasteko. Zure enpresan, sorkuntzak bide asko izan ditzake, eta sortzeko zailtasunak dituzten enpresei dituzten zailtasun horiek ikertzen has daitezen gonbidatzen diegu. Era berean, Iurgi Etxebarriak taldeen kohesioa biziberrituko du, bakoitzaren garapen pertsonaletik abiatuta.
Apropox-en trebakuntzak lankidetzan diseinatzera espezializatuta gaude, zerbitzuak eskatu dituen enpresarekin elkarlanean, eta bi sorkuntza-metodoak bateratuz. Proiektu horiek xehetasun osoz espezializatutako trebakuntzak izaten amaitzen dute, inguruneko lan-mundua hobetzeko aukerarekin.
Bentadrama
Salmentak hobetzeko teknika aktiboak
“Esperientzia bat oholtzara igotzeak; berriro birsortzea esan nahi du, birbizitzea; prozesua gorputzaz, bihotzaz eta adimenaz garatzea.”
Bentadrama salmenta-profesionaletarako bereziki diseinatutako programa bat da (maila guztietan), non merkataritza-teoria eta -estrategia berrienak konbinatzen diren, Estanislavsky metodoan oinarritutako rolen interpretazio errealistarekin. Psikodrama-teknikek bezeroekin interaktuatzeko eta enpatizatzeko lan-tresnak indartzen dituzte.
Bentadrama teknikekin, pertsonalitatea aktore gisa bizitzen ikasten da, lan-harremanak eta bezeroarekin dituzun harremanak indartuz. Trebakuntza honen helburua lanbideari dagozkion egoerei erantzuteko gaitasunak eskuratzea da hartutako rolak erabiliz.
Bentadrama programak Edward De Bono-ren (“Pentsatzeko sei kapela” teknikaren sortzailea), Estanislavsky-ren (giza errealismoaren zale amorratua eta “Metodoa” teknikaren sortzailea) eta Jacob Levi Moreno (psikodramaren sortzailea) ikuspegiak hartzen ditu barne.
Testigantzak
IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada
EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.
Directora Perspectivas Consultoría & Formación
Grupo Bentas
Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea
Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.
Nire salmentaren entsegua
Salmentetarako dramatizazio-diziplina
Abentájate enpresarekin eta enpresarentzako diseinatutako formazioa.
Dramatizazio munduaren eta salmenten munduaren arteko lotura pragmatikoan oinarriturik sortutako formazioa bat da. Gaur egun, on line erosketak dendetako merkatuari gain hartzen dio eta ordenagailuan ibiltzeko zaletasuna orain gutxira arte ostalari eta dendariena zen. Sarea, komertzioa eta ostalaritza ordezkatzen ari da, horren ondorioz, garrantzitsua da bezero bakoitzarekin harreman egoki bat sortzea; on line erosketekin parekatuz, bezeroarenganako harreman zuzena eta tratu paregabea eskaini dezakeelako. Gaur egun, zuzeneko salmenta, salmenta bikoitza bihurtu da, bezeroak produktua erosteaz gain, momentu atsegin bat partekatzea nahi duelako.
Antzerkilariok, pertsonaiak sortzeko metodoan, aktoreok interpretatzerakoan, antzeztu nahi dugun pertsonaiarekiko erakarpena sentitzeko gaitasuna izan behar dugu. Propiotzat dugun gaitasun honek, rol desberdinak geureganatzen erakusten digu, gure solaskideak esker onez aditzen ditugu.
Apropox-ek zuen behar hau asetzeko interpretazio-teknika egokiena aukeratuz sortu du “Nire salmentaren entsegua”. Parte-hartzaileek salmentak entseatuko dituzte, duten aberastasuna ezagutuko dute, gaitasun pertsonala aztertuko dute eta, psikodramaren diziplinarekin, norberaren gaitasunak erabiltzeko aukerak biderkatu egiten dira eta bai, bizitza ere hobetzen da.
Teknika berritzaileak ikasi nahi dituzu
salmentak hobetzeko?
Lortu Ventadrama-ri buruzko informazio gehiago. Teknika aktibo honek enpresa hurrengo mailara eramaten lagunduko dizu.
Jarri gurekin harremanetan edo Bentas Taldearekin, Apropox-ekin lankidetzan dirauen enpresa.
Bonoren kapeluak
Pentsatzeko gida bat.
Metodo honi esker, adimenak, esperientziak eta informazioak, protagonismoa hartzen duten eremu bat sortzen da; non egoak, eztabaidak eta sentimenduen nahaspilak desagertu egiten dira.
Erabilera anitzeko teknika bat da, eta pentsamenduak antolatzean datza. Mendebaldeko betiko pentsamoldea datuak aztertzean, esperientziak jasotzean eta iritziak indargabetzean datza. Sarritan, horrek datuak, ideiak eta desioak nahastera behartzen gaitu, larritasuna eta inpotentzia sortuz. Talde batean pentsatuz gero, maiz, ideiekin lehian amaitzen da, arrazoia izateko borrokan eta, hortaz, eztabaidan.
Kapelek aipatzen ez diren datu, ideia, pentsamendu eta sentimendu horiek guztiak biltzen dituzte; kokatu eta mahaigainean jartzen dituzte. Kanpoko begirada bat ematen digu.
Begirada horrek argitu, bakoitzaren garrantzia bildu eta hurrengo mugimenduari ekiten dio segurtasun osoz. Gaizki bideratutako denbora, energia xahutzea eta sentimenduak murrizten ditu. Trebakuntza horretan, abian den proiektu bat landuko dugu, proiektu hori hasieran edo amaieran egon daiteke, edo baliteke blokeatuta egotea eta datuak behar izatea aurrera egiteko (noski, trebatzaileak konfidentzialtasunez tratatuko ditu datu horiek).
Trebakuntza hori Iurgi Etxebarria irakasten du, eta denbora gutxian, teknika barneratzea lortzen du, eta partaideek lan-egoera desberdinetan berrerabili ahal izango dute, taldean nahiz banaka. Gakoa kapela bakoitzari garrantzia ematean datza, gorputza eta burua entrenatzean, kapelekin egingo den lanaz jabetzeko. Kapela bakoitzak modu desberdin batean biltzen du gorputza, ez da gauza bera benetako datuetan pentsatzea, edo iritzian, itxaropenean, ideietan, arriskuetan eta datu horiekin zer egin pentsatzea. Gure burua leku desberdinetara joaten da informazio egokia jasotzeko, eta Iurgik kapelen mapako bidea egiten lagunduko du.
Enpresa kontratatzaileak Edward De Bono-ren ideien antolaketarekin lortutako emaitza jasoko du, taldea modu epikoan biziberritzen duen opari bat. Parte-hartzaileek, berriz, pentsatzeko kapelen teknika, etorkizuneko gatazkak konpontzeko bidea. Zenbait enpresek beren misioari buelta bat ematea lortu dute, urtean diru-sarreren % 100 lortuz.

Enpresa kontratatzailearen onurak:
- Konponbide egokia lortzea Edward De Bono-ren ideia-antolaketaren bidez.
- Lan-talde kohesionatugoa eta modu epikoan biziberritua.
- Kasu batzuetan, enpresek beren misioa biratzea lortu dute, urteko diru-sarreren % 100 lortuz.
Partaideen onurak:
- Pentsatzeko kapelen teknika, etorkizuneko gatazkak konpontzeko bidea
Zaintza Zainduz
Zaintzari eskainitako lanbideetako oparia
Formazioa honen eskaera, nagusiak zaintzen dituzten migranteen aldetik etorri da. Zeharo murgildu naiz egitaraua prestatzen, bai gizarteko sektore horrek eta baita burutzen duten lanak ere arreta guztia merezi bai dute.
Zaintza lanak etengabe berritzen egon behar du, gizarteak aurrera egiten duen heinean ofizio hauek, aldaketa zuzenak jasaten dituzte. Hausnarketa hauek eginaz, zaintzan dabiltzan langile guztiez oroitu naiz, eta nola edo ala gizartearen egoeraren arabera, guzti horiek ere moldaketak egin behar dituzte. Nagusien zaintza, buruko gaixotasun edo egoera berezitan dauden pertsonen zaintza, ospitaleetako zaintzaileak, drogamenpekotasuna dutenen zaintza, udaltzaina, ertzaina, presoak zaintzen daudenak etab.. Komunitate guzti hauetako langileek, zaintzen ari diren pertsonaren arabera, rol aldaketa nabarmenak egin behar dituzte eta bizitako zailtasun horiek aurrez topa ditzakegu, hori da Zaintza zainduzek eskaintzen duena erreminta.
Antzerkiarekin eta jarduna zuzenduko duen, bideratzaile batekin; lasaitasun osoan, zailtasunak dakartzaten momentuak bizi ditzakegu. Era honetan, gure gorputzak eta buruak jasaten duena, nola kudeatu eta era berean, ondorengo erreakzioa nolakoa izango den bizi dezakegu. Eskarmentu hauetan lantalde osoak ikasten du; beraz, egiten duten lanarenganako harremana sendotu eta haien egunerokoan ziurtasuna biderkatuko da. Zaintzaren kasuan, birbizitzeak ematen duen jakintza ezinbestekoa da, Zaintza Zainduz proposamen bikaina da zuentzako eta era berean, gizarte osoak eskertuko duen formazio bat da.