e

Aupa, Iurgi
Etxebarria naz

Aktorea, sortzailea eta trebatzailea. Giza portaeraren zientziaren zale porrokatua.
Pertsonen jokabidea, nirea eta interpretatzen ditudan antzerkiko pertsonaiena ikertzen dut.

``Antzerkia ezagutu eta irudimenaren esanahia ezagutzean, nire etorkizuna sortzen hasi nintzen``

Nire historia

1973-1990

Eta irrika hau, Noiztik? Nondik? Zergaitik?

Aretxabaletan (Gipuzkoa), jaio nintzen Euskal Herriko txoko horretan, Inauteriak eta Andramariren hirugarren eguna data ezin hobeak ziren “sortu” eta “imajinatzeko”. Eta horrela ezagutu nuen irudimenaren esanahia, geroago nire bizitzan paper garrantzitsua izango zuena eta gaur egun ere zoriontasuna ematen didana.

Zoriontasun hori aurkitzeko bidean, Getxoko Antzerki Eskolara joan nintzen, lehenik, eta Basaurikora, ondoren. Getxon, Stanislavski metodoa ezagutu nuen, gaur egun, nire trebakuntzetan txertatzen dudan metodoa.

1990-1994

Gaztaroa, grina guztiak asetzeko beharra.

Antzerkiari buruzko lehen ezagutzak Basauriko Antzerki Eskolan eskuratu nituen. Lau urteko ikasketak dira eta, gaur egun, azkenik, unibertsitate-ikasketa gisa aitortzen dira. Han ezagutu nituen zein ziren aktoreen beharrak eta behar horiek garatu eta asebetetzeko entrenamendu motak ikasi nituen.

Gure egoera fisiko onak pertsonaien ezaugarri fisikoetara moldatzea errazten digu. Gure ahotsaren korapiloak ezagutzera, dantzan sakontzera eta gure sentimenduak menderatzera eramaten gaitu, sortzen ditugun pertsonaiak aberasteko.

1993-2009

KUKUBILTXO, nire neurriko taldea.

Bizkaian nengoela. Kukubiltxo, taldeko Garbitxu ezagutu nuen, egun Deabru Beltzak antzerki taldearen zuzendaria dena. Handik aurrera, eta 20 urtez, sortzen eta sortzen aritu naiz etengabe, Kukubiltxoren entsegu-aretoan, tailerrean eta ordenagailuan. Kukubiltxo antzerki taldea Euskal Herriko sorkuntza-laborategi bat izan da.

Aitzindariak izan ginen trikimakoetan igota lan egiten; geroago txotxongilo erraldoiekin egin genuen lan. Oso bestelako materialak erabiliz egin genituen txotxongilo horiek: puzgarriak, urrutiko agintearekin funtzionatzen zutenak, LED argiekin, eta baita enkarguz egindako ugari ere. Kukubiltxon nire sormena asetzeko leku egokia aurkitu nuen eta, era berean, Kukubiltxo nire irudimenaz baliatu zen.

2007-2013

Antzerkia, pertsonon jokamoldearen jakintzaren eskola zela, konturatu nintzan.

Nire antzerki-ikasketak Mala Yerba Antzerki Akademian osatu nituen. Charo Francesek (zuzendari artistikoa) eta Arístides Vargasek (gidoilaria eta zuzendaria) sakon ikertu zuten dramatizazioa, eta teorizatuta zeukaten.

Charok William Laiton-en eskolan ikasi zuen, eta hark lortu zuen Getxoko Eskolako irakasleek lortu ezin izan zutena. Hari esker metodoa ulertzen dut, eta are gehiago liluratzen nau. Arístidesek, bestalde, gidoiak idazteko metodoari buruzko gakoak eman zizkidan. Praktikatutakoa teorizatzen denean, gaitasun horien bertuteak biderkatu egiten dira.

5 urtez egin nuen lan bertan, eta Mala Yerbaren bi lanetan parte hartu nuen. Garai hartan aztarna utzi zuten jeinu garrantzitsuak pasatu ziren gure laborategitik: Rene Baker aditua da objektuen manipulazioan, eta teorizatua zuen txotxongiloei buruz ezagutzen genuena; eta Paco Gonzalez, Familie Flöz-eko Thomas Racherrek eta Arístides Vargasek maskaren manipulazioari buruzko liburu berri bat ekarri zuten besapean, clown-a kontzeptu gisa hartuta, eta niri oso interesgarria iruditu zitzaidan. Geroago, “Egunon” lana sortu nuen. 25 emanaldi pasatxo egin eta gero, bertan behera utzi nuen, lanak ez baitzituen etxeko beharrak asetzen.

2013-2014

Nire ingurukoen ohikotasuna ezagutu nuen.

Garai horretarako, ikasitako guztiak gorde eta fabrikaren munduan sartu nintzen. Geroago, benetan maite dudan diziplinara itzuli banintzen ere. Fabrikan ohartu nintzen, baita gizartean ere, jendeak ez diola denborarik eskaintzen beren gabeziak asebetetzeari.

Errutinan murgilduta bizi gara, eta irudimenaren baliabidea ametsetara mugatzen da. Horrela, ez diogu denborarik eskaintzen irudimenari eta sorkuntzari.
Nire aktore-lanbideari norabide berri bat ematea erabaki nuen. Eskuratutako bertuteak partekatu behar nituela sentitu nuen, eta gizartea garatu behar nuela eskola-arloan kontziente izanez.

2014-2016

Nire etorkizuna berregiten.

Apropox proiektuari ekin nion, eta oraindik sortzen ez den arlo batera zuzendu nintzen, ikastetxeetara. Kurtzebarri eskolan hasi nintzen, eta esperientzia oso arrakastatsua eta baliotsua izan zen ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Gaur egun, Apropox-ek ikastetxeetan eta beste arlo batzuetan sortu eta lan egiten du.

Apropox proiektuari ekin nion, eta ikastetxeetara zuzendu nintzen, oraindik sortzen ez den arlo batera. Trebatzaile bihurtu nintzen, eta Kurtzebarri eskolan hasi nintzen. Esperientzia oso arrakastatsua eta baliotsua izan zen ikasleentzat, irakasleentzat eta gurasoentzat. Iufala!! “antzerkia, ikasleen garapen pertsonalerako” programa diseinatu nuen, curriculum-ordutegian egiteko eta, harrezkero, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan egiten dut.  Programak arrakasta handia izan du, eta geroz eta erakunde gehiagok eskatzen dute.  Gaur egun, Apropox-ek ikastetxeetan eta beste arlo batzuetan sortu eta lan egiten du.

“Sorkuntza, une oro topatzen da.
Sorkuntza faltan botatzen da hirian.
Sorkuntzak ikasi beharrekoa argitzen du.”
2016-2021

Nire lana baloratzen duten leku batera iritsi naiz.

Trebatzaile, hezitzaile, irakasle naizenean ikertzaile sentitzen naiz, eta guk gure jakin-mina asebete behar dugu. Nire jakinduria taldean garatzen dut, dakidana eta ez dakidana partekatuz; horrela, taldetik elikatzen naiz. Garai hartan, ikasteko modu horrek bi mundutara eraman ninduen: psikologia eta filosofia. Nork esango zuen egun batean bi mundu hain kontrajarri ikastera pasatuko nintzela.

Irudimena enpresetan lantzeko jakin-mina sentitu nuen, baina lengoaia edo zubi bat falta zitzaidan mundu horrekin. Hori dela eta, coaching eta psikodramantrebatu nintzen, teknika horiek talde-lanean eta sentimenduen gidaritza sistematikoan txertatzeko. Psikodrama Bilboko Garoa Institutuan ikasi nuen.

Eskolak Ma Ángeles Becerrok eman zituen. Irudimena eta memoria nahastuta terapia egiten ikasi nuen, sendatu nahi duen hori eszenaratzeko. Aho-zabalik utzi ninduen psikologia ikasteko modu hark.

Coach-ek ekarritako sistema enpresetan erabiltzen zena zen, eta filosofia hori partekatzea pentsatu nuen. Enpresako psikologia-sistema hori modu desberdinetan egin daiteke, baina guztiak osagarriak dira. Emana-ra joan nintzen, eta María Carrascalek arlo horretako irakasle onenei deitu zien, eta ikastaro espezializatuak antolatu zituen. Asier Gallastegik, Isabel Fernándezek, María Eugenia Sarasolak eta Enrique Sacanellek emandako “Taldean lan egitearen artea” ikastaroan parte hartzeko ohorea eduki nuen. Aspaldian egiten ari nintzen hori teorizatu zuten, eta enpresako lengoaiara gerturatu ninduten.

Coaching eta talde-antolaketako arloko formazioak eta gero, enpresetarako programak diseinatzen hasi nintzen, interpretazio-teknikak, sorkuntza-teknikak, coaching teknikak eta psikodramaren oinarriak txertatuz, erakundeei balio bakar bat emateko. Programa horiek kontratatu gaituzten erakunde baten eskutik diseina daitezke, eta horrela sortu zen “Ventadrama”, teknika horiekin diseinatutako programa bat,salmenten arloan espezializatuta. Izan ere, saltzaileek rol ugari garatu behar baitituzte bezeroekin interaktuatzean.

Testigantzak

IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada

EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.

Directora Perspectivas Consultoría & Formación

Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea 

Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.

Jarri harremanetan nirekin

    Jarrai gaitzazu sareetan