Iufala!!
LH6
LH 6. maila, hau da, 11<13 urte. Ikasleen gorputz asko dagoeneko garatzen hasi dira, neska eta mutilen arteko desberdintasunak nabariagoak dira eta nerabezaroa ate joka dute. Txotxongiloa da Iufala!! Egitarauaren jarraipena. Txotxongiloak manipulatzean, bi ezaugarri sendo lantzen dira, arreta eta zaintza. Arreta, panpinaren duintasuna mantentzeko eta zaintza, panpinaren atzean ezkutatuta dauden pertsonak minik ez hartzeko. Ikasleak panpinari bizia emateko, panpinaren gorputza eta sena izan behar dute; kontzienteki edo ez halabeharrez, prozesu berean nork bere gorputza eta sena ere ikertzen ditu. Beraz, ikasleek bat eginik bizipen horiek barneratzeko egitarauaren saio, une eta segundo bakoitzak garrantzia hartzen du. Egoera horiek menderatzen dituztenean harrokeriak, egoismoak eta lehiak sormen lan bat asmatzeko zein gutxi laguntzen duten konturatzen dira eta elkarren artean samurtasuna nagusitzen da.
Mamia:
Ikuslearen aurrean manipulatu behar den panpina txukun aurkeztu behar denez, txotxongiloekin batera, akatsik ez egotearena amaitu egin da. Lehenengo egunetik manipulatzeko kontuan izan behar diren bi ezaugarriak jasotzen dituzte: Panpina bizirik dagoela argitzeko, panpinaren begirada menperatzea, eta panpinaren mugimendu gertatzeko, bulkada bat sortzea. Egitarauak 3 sasoi ditu, objektuaren manipulazioa, txotxongiloa bakarka manipultzea eta txotxongilo bakarra ikasle desberdinen artean. Titerearen duintasunean oinarrituta, bakoitzaren disoziazioa, elkarrenganako koordinazioa aztertzen dituzte eta irudimenaren magiara iristen dira. Makina bat panpina bizirik eta dantzan jartzen dituzte, ikusleen harridura etengabe bat lortuz, egia esan momentu horretan konturatzen dira, haien buruan, talde-lanean eta irudimenarekin egin duten garapena.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Iufala!! egitaraua ez da hautazko antzerki tailer bat, derrigorrezko jardunean sartzen da eta ikastaldea naturala (nor bere ikasgelarekin) izatea gomendatzen da.
- Taldearen tutorea edota irakasle arduradun bat egon behar da gertatzen denaren ikusle, lekuko eta babesle giza.
- Biziko dutena ongi bideratuta joan dadin, gela ahalik eta goxoena izatea komeni da. Ahalik eta zutabe eta altzari gutxienekin, zurezko zorua eta ikasle bakoitzeko 2m2, psico gela, gimnasioa, liburutegia edo aretoa izan daitezke.
Onurak:
- Taldea sendotu. Antzerkia egiteko era guztien artean, txotxongiloa da talde harremana zaintzea gehien exijitzen duena. Elkar zaintzea ezinbestekoa da.
- Irudimena. Panpinek egin dezaketena mugagabea denez, irudimenetik ekartzen dutena, haien burmuinak xukatuz errealitatean katalizatu behar dute eta koreografia bat sortu.
- Anaitasuna. Talde-lanean txotxongiloa manipulatzen dugunean, elkar laguntza etengabea da. Ikusleek ikusten ez duten esparrua, “enredos” jolas bat bihurtzen da, talde osoa izate bakar bat bihurtuz.
- Disoziazioa. Dagoeneko gure gorputzak ikasitako mugimenduei aurre egitean datza. Gorputzeko memoria hau, ez dator bat ondo manipulatzeko gorputz horrek egin behar dituen mugimenduekin; honek, une oro desikastearen ikasgaiaz topa arazten du.
- Anatomia. Ikusleari panpinaren mugimenduak sinestarazteko, artistak panpinari harik eta bulkada naturalena asmatu behar dio. Ikaslea pertzepzio hau lantzeko, pertsonon anatomiak dituen gaitasunetan oinarritu behar denez, zeharka anatomiaren konstituzioaz jabetzen da.
- Dantza, musika, erritmoa. Koreografia sortzen duten bitartean, dantzaren ezaugarriak lantzen dituzte. Gaztetxoak, dantzariak bezalaxe, kantuaren soinu, mugimendu eta isiltasunak dituzten garrantziaz ohartzen dira.
Antolaketa:
- 20<35 orduko prozesua da.
- Saio bakoitzaren luzapena, ordutegia eta egutegia ikastetxeko zuzendaritzaz adosten da.
- Jardunaren jarraipena gelako tutore edota arduradunarekin.
Egitarauaren bermatzea:
- Ikasleek sortutako antzezlanarekin bermatzen da Egitaraua. Azken egunean bideratzaileak ikusleei (guraso eta gonbidatuei) Iufala!! Egitarauaren azalpena eman ondoren, artistak bakarrik geratzen dira oholtzan eta haien kabuz defendatzen dute artelana, amaieran txalo zaparrada jasoz.
- Prozesua, balorazioarekin amaitzen da, ikastetxeak ikasleen balorazioak jaso eta tutore eta bideratzaileen artean Egitarauaren prozesu osoa baloratzen dute, Iufala!! Egitaraua datozen belaunaldiei egokitzeko.
- 11 urtetako eskarmentua.
- EHUko Udako ikastaroak bermatuta.
- HikHasiko Udako topaketek bermatua.
Materiala:
- Apropox egunerokotasunean behar den materialaz arduratzen da.
- Ikastetxeak, azken entsegutan bozgorailua uzteak asko laguntzen du.
- Ikasgelaren ardura da, aurkezpen egunera arropa beltzez etortzea.
- Ikastetxearen komunitatea arduratzen da, argazki edota grabazioak kudeatzeaz.
Zuen ikastetxean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz
Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen
Luis Ezeiza Herri Eskolako Tutorea
Txantxiku ikastolako tutorea
Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.
Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna
Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.

