Guztiok daukagun ahalmen hau ezagutzea eta hortaz fidatzea, sinesmen kontua ere bada. Senak beti izango du zer esan, batzuetan gorputzak argi sentitzen du, bestetan irrikak lagunduta dator eta bila ibilita oso gutxitan aurkitzen da.
“Orain eta hemen” bizitzen garenean, senak bidaltzen dizkigun sentsazioak askoz samurrago nabarmentzen dira. Yoga ariketak, meditazioak eta mindfulnesaren topagunea, senaren ikerketan aurkitzen da, bakoitzaren egietako gogoak ez du existitzen. Antzerkia “orain eta hemen” sortzen da, erabakiak gertatzen denaren arabera hartzen dira eta istantean bizitzetik urrun; gorputzak lehenaldia dakar memorian, garunean etorkizuna eta gorputzaren eta garunaren harremana orekatuz sena azaleratzen da.
Ikasgai honetara, interpretazioaren bitartez iristen gara. Ikasleak irudimena erabiliz rol desberdinak antzezteko; rol horrek oroimenean mugitzen dituen hitzak, emozioak, ekintzak, jokamoldeak irudikatu behar ditu. Irudi horiek emozioak eragiten dutenean, hasten da interpretazioa: gorputza eta begirada aldatuz doa eta honek pentsatzeko era berri bat dakar. Aktoreak, irudimenak oparitutako egoera horretatik, emozioen mundua ikertzen du.
Irudiak asmatzeko gaitasunak, nor bere onetik atera ahal du, gaitasuna amets gaizto baten bihurtuz. Egiten diren introspekzioak astiro eta leuntasun osoz lantzen dira, bideratzaileak zuzentzen duen heinean gela guztiaz konektatzen baita.
Ikasgai zaila eta delikatua, batik bat nork bere buruaren egoeran bakarrik pentsatzen duen esparru baten. Zergatik ni? Ikasmaila honetan gehien entzuten den galdera. Erabakiak hartzen direnean, etorkizuna sortzen da, etorkizuna heltzen denean, hartutako erabakiak lan egiten dute eta orduan, azaltzen dira erabakiaren ondorioak. Beraz, gure erabakiek, gure etorkizuna eraikitzen dute.
Hitz horiek, samur ulertzen dira, baina ala eta guztiz ere, behin eta berriro, taldean hartzen diren erabakiak, ez dira izaten lan-taldeak bultzatutakoak. Nagusiok bizi dugun demokrazian bezalaxe, erabaki kontrajarriekin topatzen dira gaztetxoak, Baliatu egitarauak, erruduna bilatu beharrean, ardurak banatzen ditu eta nork bere sama eramatean, bizitzen dute demokrazia.
Lurrean hazi bat landatzen dugunean, ibilbide baten hasieran aurkitzen gara, proiektu bat hasten dugu eta ordainsari giza, zerbait jasoko dugula espero dugu. Jasotzea nahi dugun hori, irudimenean aurkitzen da, bakoitzak neurtzen du, asmatzen diren irudi horien iturria.
“Orain eta hemen” bizitzeak garrantzia hartu du ostera ere, hazia landatu ondoren, aldiro arreta eskaini behar zaio, ezin da ahaztu. Ala eta ere, haziak ekarriko duen ordaina iritsi artean, “orain eta hemen” beste gauza asko ere, egin ditzakegu, munduak aurrera jarraitzen baitu. Ordainsariak sortzen duen irrikak, momentua urratu dezake eta ikasle hauek orokorrean, ordainsaria momentuan eta zuzenekoa dela uste dute, pertseberantziak ez du existitzen. Baliatu egitarauan, hazi asko sartzen dira, han eta hemen, ikasleen itxaropena biderkatuz, ondoren haziak ernetzen direnean, behar duten arreta eman eta ibilbidea osoa, ordainsari giza bilakatzen da.
Mendebaldeko pentsaeran, zeharo barneraturik dauzkagu, errua, akatsa eta arrazoia. Hori dela eta, momentuak lagundu ezean, oso zaila da proposamenak luzatzea, jendearen aurrean esposizioan aurkeztea eta irudimena lantzea. Balore honek, ikasleei zailtasunak gainditzen eta momentu txukunak bilatzea eragiten die.
Nahi edo ez nahi, agerian edo ezkutuan baina gai honek bere presentzia izaten du antzerkigintzan. Beraz, sexualitateak, ikasleen aitzakien atzean ezkutatuta datorrenean eta bideratzaileak markatutako jarduna moztu ez gero; modu eraginkorrenean gaia aipatu eta ikasleei hitza emanda, ikasgaiak protagonismoa hartzen du. Bideratzaileak edukiontzi lana betetzen du, ikasleek esandakoa eutsi, gorde eta isiltasuna bueltatzean, antzerkigintzara bueltatu.
Ez litzake zuzena izango orri honetan ikasgai honek bere presentzia izango ez balu.
Antzeztu dugunean, haien arteko harreman anitzak, istorioko pertsonaien harremanak zailtzen ditu. Hau lantzerakoan, harremanak izateko zailtasunak dituzten ikasleak sostengatuz, ahaldundu egiten dira.
.
IRAUPENA:
15 ordu, 15 astetan banatuta.
IBILBIDEA:
Elkarren arteko ezagutza, lan-taldea sortu.
Haien jakin-mina uztartu, elkarrekin hausnartu eta nork bere oniritzia atera.