e

Baliatu
Pro

IRAKASLEENTZAKO BENETAKO ASMAMENA

Baliatu Egitaraua prozesu bat da, ikasle guztiak tokitik aldatuko dituen ibilaldi bat. Gaztetxoei burujabetza eragitea da helburu nagusia, taldetasuna alde batera utzi gabe, pertsonari garrantzia eman eta lan-talde anitz bat izatearen aberastasuna azpimarratzea.

Betidanik eta gaur egun are gehiago, jendartean desberdintzea gero eta baldintzatuago dago, desberdintzen denak argi eta garbi, besteak baino azkarragoa dela nabarmendu behar bait du. Inork ez du nahi uzkurtuta bizi, besteen mehatxuen menpe egon eta jendartearen babesa lortzeko, haiek betetzen dituzten arauak bete behar dira, osterantzean egiten den oro gainbegiratua izango da. Hausnarketa hau bultzatzeko gaztetxoei egoera nahaspilatsuak biziaraztean datza prozesua, antzerki pedagogikoaren indar eraldatzailearekin ikasleei sustatzea.

Ikasleen erresistentziak ezagutu behar dira, zerbait egin behar denean gorputzaren memoriak eragozteko sortzen dituen mugimendu eta etsipenak. Antzerkigintza klasera sartzen direnean haien subkontzientea lanean hasten da eta irakasleak “artaldea gobernatu behar du”, ardi baltzak desberdindu, haien presentzia balioztatu eta zuria kolore bakarra ez dela argitu.

Mamia:

Gakoa, haien egunerokotasuna hautsiz ondo pasatzeko aukera dagoela erakustea da. Azpijokorik gabe, ikasleei zintzotasunez bizi duten unearen ispilu bat parean jarri eta sortzen diren hausnarketak azalarazi. Emozioei buruz mintzatzea ez da erraza, ez haientzako ezta nagusiontzako, Baliatu egitarauaren ildo nagusietako bat emozioen kudeaketa da, sabelean pizten diren tximeletak nabarmentzea, haien eragina ezagutu eta egoera kudeatzen laguntzea.
Baliatu Pro Egitaraua gaztetxo arora bueltatzea da, sasoi hartako emozio nahaspila oroitu, barnean gertatzen zena bizi eta gaur egun ikasgelan aurkitzen dugun giroaz alderatu. Ikasgela begiratzeko modu berri bat eskaintzen du, emozioek duten garrantzia azalarazi, taldetasunak lan-taldeari jartzen dizkion oztopoak gailentzeko bideak jorratu eta maitasunak taldean egiten duen sendatze-lana betetzen duela egiaztatzea.

Baldintzak eta Eskakizunak:

  • Baliatu Pro egitaraua profesionalentzat sortu da, batipat DBHko irakasleentzako eta bereziki, orientatzaile, tutore, filosofia irakasle eta etika irakasle direnentzako.
  • 6 < 16 partaide.
  • Partaideek arropa komodoa ekartzea komeni da, ariketak apropos egin ahal izateko.
  • Espazioa diafanoa zurezko lurra edota esterilekin hornitua eta 2m2 Aproposena oholtza.
  • Partaideak jolasteko, elkartzeko eta antzezteko gogoa ekarri behar dute.

Onurak:

  • Bizi-poza. Hainbatetan antzerkiak edota pedagogiak eman dituzten beldurrak uxatzen dira. Antzerkiak dituen ezaugarriak ezagutze hutsak, bizitzako onurak goratzen ditu.
  • Lanabesak erabiltzen ikasi, nekazariak laia erabiliz lurrari, aire berria xurga dezan, buelta ematen dio. Era berean, antzerkiarekin ikastaldea ere ahuspez jarri eta aireak aintzinako zikinak garbitzen ditu.
  • Emozioen kudeaketa. Gaiari errespetuz heldu, emozio guztiei lekua ematen jakin eta gaizki egiteko aukera dagoela nabarmendu.
  • Kanpoko begirada. Antzerki pedagogikoa erabiltzen ikastea, leuntasuna, zabaltasuna eta arreta.

Antolaketa:

  • Egitaraua eta jarduna, talde bakoitzaren idiosinkrasia kontuan hartuta eratzen da.
  • 10 < 15 orduko prozesua da.
  • Saio bakoitzaren luzapena, ordutegia eta egutegia antolatzaileekin adosten da.

Egitarauaren bermatzea:

  • Iurgi Etxebarriak 20 urte egin ditu oholtzatik oholtzara Kukubiltxo antzerki taldearekin.
  • 10 urte ikastetxeetako esperientzia aberastuz.
  • Baliatu Pro opari bat da, maitasun osoz antzerki pedagogikoa eta bere aberastasunak mundura zabaltzeko asmoz.

Materiala:

  • Apropox arduratzen da behar den material guztia ekartzeaz.

Zuen inguruan, antzerkigintza kurrikulum barrua txertatu behar dela uste baduzue   jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Testigantzak

Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz

Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua

Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen

Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.

Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.

Txantxiku ikastolako tutorea

Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.

Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna

Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.