e

Baliatu
1.DBH

ANTZERKIA IKASLEAREN XEDEA EGITURATZEKO

Programa honek Gipuzkoako Foru-aldundiko Kultur Eskola programaren dirulaguntza jasotzen du.

1.DBH, hau da 12<14 urte, adin horrekin gure aitona-mona askok haien jarduna gehitzen zuten etxean, lan desberdinak eginez. Gaur egun zorionez, gaztetxoek aukera gehiago dauzkate eta denbora gehiago haien burua egituratzeko. Ala ere, abantaila horrek ez dauka zergatik neska-mutiko aroa luzeagoa egin, azken finean LHtik DBHra suposatzen duen aldaketa handiak errealitate hori bideratzen du. Baliatu egitarauak gaztetxo hauen hazte prozesua bermatzea bilatzen du, ikastalde, tutoretza eta, baita herriaren aberastasunerako.

Mamia:

Talde bakoitzaren idiosinkrasiaren arabera bideratzen da egitaraua, ikastalde bakoitzaren beharrak edota hutsuneak asez eta energia ekintzailea bultzatuz. Nerabezarora iragateko prozesua antzerkiaren babesean bizi dute, haien beldurrak interpretatuz elkar ahalduntzen dira eta bizi dituzten eskarmentuek taldea sendotzen dute. Antzerki mota desberdinen pedagogia landuz, barne hausnarketak eragin, gorputzaren memoria entzun eta erabaki aurrerakoiak bultzatuta haien jokamoldeak ikertzen dituzte.

Baldintzak eta Eskakizunak:

  • Baliatu egitaraua ez da hautazko antzerki tailer bat, derrigorrezko jardunean sartzen da eta ikastaldea naturala (nor bere ikasgelarekin) izatea gomendatzen da.
  • Taldearen tutorea edota irakasle arduradun bat egon behar da gertatzen denaren ikusle, lekuko eta babesle giza.
  • Biziko dutena ongi bideratuta joan dadin, giro konfidentzial bat sortuko da Baliatu egitarauaren lehen egunetik azken egunera, hori dela eta, aukeratu behar den gela ahalik eta goxoena izan behar da.

Onurak:

  • Taldea sendotu. Ikastaldeko kide guztiak ezagutza integral bat jasotzea, bakoitzaren berezitasunak onartuz eta ikastalde anitzaren abantailak azpimarratuz.
  • Burujabetasunaren esanahia barneratu. Nerabezaroak dakarren askatasuna eta ardura aurreikusi, eta gainera datorkien aldaketaren kontzientzia jasotzea.
  • Pertsonen arteko harreman multipolarra sinetsi. Pertsona bakoitzak sortzen dituen harremanak legitimoak, onargarriak eta elkar zaindu beharrekoak direla argitu.
  • -Jendearen aurrean mintzatzeko gaitasuna irabazi. Euskaraz, nork bere hitzak askatasun osoz erabiliz, hitz jarioan eta naturaltasunean trebatu.
  • Antzerkiak, istorioak aurkezteko dauzkan aukera desberdinekin jardun. Gorputza eta irudimena landuz, Mimoa, Maskarak, Txotxongiloa eta Tragikomediaren ezaugarriak bizi.

Antolaketa:

  • 10 orduko prozesua da.
  • Saio bakoitzaren luzapena eta egutegia ikastetxeko zuzendaritzaz adosten da.
  • Jardunaren jarraipena gelako tutore edota arduradunarekin.

Egitarauaren bermatzea:

  • Egitarauaren azken saioan partaideekin ibilbide osoaren oroitzapena egiten da, ikuspuntu desberdinetatik begiratuz eta nork bere harri-koskorra ekarriz.
  • Ondoren, tutore edo arduradunarekin beste batzar baten bueltan, onurak, zailtasunak eta proposamenak zerrendatuz Baliatu Egitaraua aberastuz doa.
  • 10 urte martxan.

Materiala:

Apropoxek behar den material guztia jarriko du egitaraua gauzatzeko.

Zuen ikastetxean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Testigantzak

Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz

Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua

Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen

Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.

Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.

Txantxiku ikastolako tutorea

Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.

Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna

Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.