Iufala!!
LH5
LH 5. maila, hau da, 10<12 urte. Adin ederra da, neska-mutiko aroaren amaiera, oraindik haien arteko desberdintasunak urriak dira, ez dute maila sozialik sentitzen, ezta diferentzia kulturalik ere eta generoak ez du pertsona etiketatzen. Adin aproposa da Iufala!! Egitarauak berdintasuna, aniztasuna eta anaitasunaren beharra azpimarratzeko eta era berean, ordu arte klasean bakoitzaren egoera desberdinek markatutako rolak hausteko. Berdintasuna eta aniztasunari garrantzia kendu gabe, pertsona bakoitza dituen onurak ezagutzeko grina bultzatzen da prozesu osoan zehar.
Tutoreek aurrez aurre bizi dute ikastaldeak antzerkigintzan egiten duen ahalegina, eremu artistiko berri honetan nork bere lekua hartu eta besteena onartzeko. Lan-talde bihurtzen dira eta elkar babesten hastean, antzerkiak hegan egiten du dakarten bizipoza hedatu eta irudimena gailentzen da.
Mamia:
Ikasleek bizitzako une desberdinetan antzerkia egin dute, ikastetxean, senideekin etxean, edota bizitzako hainbat pasartetan. Kontua da, ez direla izan kontziente antzerkiak opatu dien aberastasunei; Apropoxek ikasgai hauek azpimarratzen ditu: Irudimena, adierazpena eta emozioen kudeaketa. Elkarren arteko leiari aurre eginaz, guztion proposamenak jaso eta gauzatuz bizi dute Iufala!! Egitaraua. Lanean hasteko, amaitzeke dagoen antzezlan bat jasotzen dute, ikasle bakoitzak bere pertsonaia bereganatzen du eta ez dago protagonistarik. Artista bakoitzak dagoen lekutik, bere pertsonaiak betetzen duen paperetik, taldetik eta antzezlan osoaren ezagutzatik; nork bere proposamenak bota eta besteenak jasotzen dituzte . Ahalik eta samurren, akatsik existitzen ez den eremu batetik eta konfiantzaren babesean, jasotako antzezlanaren hasierako aria hautsi gabe; inoiz ahaztuko ez duten antzerki obra bat sortzen dute. Eskarmentu paregabe bat, non jasotako ikasgaiak ikasleen gorputzetan barneratuta joaten diren.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Iufala!! egitaraua ez da hautazko antzerki tailer bat, derrigorrezko jardunean sartzen da eta ikastaldea naturala (nor bere ikasgelarekin) izatea gomendatzen da.
- Taldearen tutorea edota irakasle arduradun bat egon behar da gertatzen denaren ikusle, lekuko eta babesle giza.
- Biziko dutena ongi bideratuta joan dadin, gela ahalik eta goxoena izatea komeni da. Ahalik eta zutabe eta altzari gutxienekin. Zurezko zorua eta Ikasle bakoitzeko 2m2, psico gela, gimnasioa, liburutegia edo aretoa izan daitezke aproposak.
Onurak:
- Taldea sendotu. Akatsik ez egotearen ezaugarriarekin, leia amaitzen da eta elkarren arteko konfiantza psikiko eta fisikoa bermatzen da.
- Irudimena. Entseguak aurkezterakoan guztiek dute gozatzeko aukera. Jasotzen duten antzezlana entsegutan ikasle bakoitzak izan ditzakeen proposamenekin osatzen da. Irudimena bakarka eta taldean katalizatzen ikasten dute.
- Berdintasuna. Jakina den bezala, lehen egunetik azken egunera, komunikatzeko era zainduz eta kontzientziaz jokatzen du bideratzaileak. Antzezlaneko pertsonaiek izen epizenoa daukate, sexua ez dute desberdintzen, ikasle bakoitzak nahi duen sexua eta gustua opatzen dio bere pertsonaiari, heteroa, homosexula, transexuala … Iufala!! Egitarauean normaltasunez, txukun eta gertu bizi dute berdintasuna.
- Aniztasuna. Antzerkigintzan rolak haustean eta rol berriak onartzean argi geratzen da, apal bizi denak ere baduela bere lekua eta harropuztuta dabilenak aldiz, antzezlan eta lan-taldearen hobe beharrez, bere jokamoldeak neurtu beharrean aurkitzen da. Aniztasuna puri-purian bizi dute.
- Anaitasuna: Artelan bat taldean sortzen denean, giroa samurra izatea ezin bestekoa da. Koloreengatik eztabaidatzeak duen zentzugabetasuna mahi gainean aurkezten da, antzezlana sortzearen jardunean eta elkarren arteko laguntza sustatzean, erruak lekua galtzen du eta kolore bakar bat geratzen da agerian. Haien arteko harremana anaitasuna bilakatzen da.
- Euskara (Hizkuntza): Inprobisatzeko, irudimenarekin eskutik helduta, Euskara garunean bueltaka hasten da, garuneko txoko batetik bestera ideia, emozio eta hitz egokien bila. Brainstorming honetan, irteten diren Euskarazko hitz horiek altxor bihurtzen dira, ezin dira epaitu, hor daude irten dira eta bota dituenak, harro egon behar du. Antzerkian Euskarak ere akatsik ez izateak, askatasuna ematen dio hiztunari eta ikasleak antzerkiaren babesean Euskara eginez gozatzen du.
Antolaketa:
- 20<35 orduko prozesua da.
- Saio bakoitzaren luzapena, ordutegia eta egutegia ikastetxeko zuzendaritzaz adosten da.
- Jardunaren jarraipena gelako tutore edota arduradunarekin.
Egitarauaren bermatzea:
- Ikasleek sortutako antzezlanarekin bermatzen da Egitaraua. Azken egunean bideratzaileak ikusleei (guraso eta gonbidatuei) Iufala!! Egitarauaren azalpena eman ondoren, artistak bakarrik geratzen dira oholtzan eta haien kabuz defendatzen dute artelana, amaieran txalo zaparrada jasoz.
- Prozesua, balorazioarekin amaitzen da, ikastetxeak ikasleen balorazioak jaso eta tutore eta bideratzaileen artean Egitarauaren prozesu osoa baloratzen dute, Iufala!! Egitaraua datozen belaunaldiei egokitzeko.
- 11 urtetako eskarmentua.
- EHUko Udako ikastaroak bermatuta.
- HikHasiko Udako topaketek bermatua.
Materiala:
- Apropox antzezlanaren istorioaz eta egunerokotasunean behar den materialaz arduratzen da.
- Ikastetxeak, material grafikoa jarriko du.
- Ikastaldearen ardura da, antzezlanak eskatzen duen, jantzia, attrezzoa eta eszenografia materiala ekartzea.
- Ikastetxearen komunitatea arduratzen da, argazki edota grabazioak kudeatzeaz.
Zuen ikastetxean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz
Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen
Luis Ezeiza Herri Eskolako Tutorea
Txantxiku ikastolako tutorea
Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.
Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna
Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.

