Herri
Zaintza
Herri Zaintza, Herritarrak babestuak sentitzea oso garrantzitsua da komunitatearentzat. Formazio honen helburua hortaz arduratzen direnen langileen emozio kudeaketa erraztea da. Pertsonak zaintzen jarduten diren teknikari hauek, askotan informatzaile, psikologo eta epaile bihurtzen dira eta erantzun behar ez duten galdera askoren aurrean agertu. Honek suposatzen duen higadura emozionala kudeatzea ez da atsegina izaten, ondorioz, polizia eta herritarren arteko harremana krispatu egiten da. Antzerkiaren bidez, nork bere rol desberdinak ezagutzen ditu, rol bakoitzaren abantailak eta trabak, eta ondoren, era berean rol sail desberdinak ikertzerakoan, garatzeke dauden rolak frogatu daitezke. Azkenean kontua, aurreiritziei garrantzia kendu eta pertsona bakoitzarekiko rol konkretuak erabiliz, herritarren zalantzak era atsegin baten argitzea da.
Mamia:
Hasteko ondo dago nork bere burua ezagutzea, zenbateraino eragiten duten emozioek gorputzean, besteen emozioek nireak eragiten dituzten eta arnasaren bidez noraino kalibratzen dudan lan hori. Partaideen harridura, lanerako gogoa bihurtuz, pertsonaia desberdinen harreman desberdinak lantzen dira, enpatiari lekua egin eta enpatia horretatik erantzun. Rol desberdinak aurkezten direnez, bizitzen diren eszenak anitzak dira eta eszena hauek ere era anitzetan kudeatu daitezkeela ikertzen da. Partaideek antzerki giroak dakarzkien urduritasunak eta erresistentziak ahalik eta lehen gainditzean, etekin gehiago ateratzen diote formazioari. Emozioak lantzeko laborategi bat da, orain eta hemen lan egitea, konfidentzialtasun giroan eta gaizki egiteko aukera zabalik egonik, partaideak bere bizitzarako ere garrantzitsuak diren ikasgaiak jasotzen dituzte.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Herri Zaintza prozesua polizia komunitateko langileekin pentsatuta diseinatu da. Bakoitzak bere neurrian, baina denek dute aukera prozesuari etekina ateratzeko eta porturatzeko.
- Arkauten Ertzaintza izateko prestatzen dabiltzanei.
- Udaltzain korporazioei.
- Seguritate teknikarien eskolak.
- 6 < 16 partaide.
- Partaideek arropa komodoa ekartzea komeni da, ariketak apropos egin ahal izateko.
- Espazioa garbia ahalik eta zutabe eta altzari gutxien, zurezko lurra edota esterilekin hornitua eta 2m2
Onurak:
- Taldea sendotu. Partaide guztien artean harreman goxo bat sortzen da, denak etxe berdinekoak izan ez gero, kohesio lan paregabea.
- Inteligentzia emozionala. Nork bere barrenak ikertzen ditu, emozio lanketa itzela da, emozioen aberastasuna, aniztasuna eta malgutasuna biziz, enpatiak erraietan hartzen du bere lekua.
- Gorputzari arreta. Une esanguratsuak, berriak eta hunkigarriak bizitzean, une horietako jokamolde desberdinak ezagutzeko aukeraz baliatuta, gorputzari izan behar diogun arretan trebatzen da.
- Gorputzeko memoria. Gorputzak barneratuta dituen erreflexuak, distantziak, keinuak, emozioen jokabidea etab. interpretazioaz lantzen dira, irudimena eta oroimena parez pare lanean, gorputzaren memoria deskubritzen da.
- Rolen garapena. Eszenak egiterakoan, partaideek haien rola kanpotik begiratzean, hobariak eta oztopoak nabarmentzen dituzte eta beste rol batzuk landuta, abantailak irabazi ditzaketela konturatzen dira. Haien burua, gorputza eta anima babesteko egin behar dituzten aldaketak barneratu, eta jardunean dituzten pisuak arintzen dira.
Antolaketa:
- 6 orduko prozesua da.
- Saio bakoitzaren luzapena: 2 ordu.
- Antolatzaile eta bideratzaileak batzar baten bueltan azaltzen dituzte taldearen idiosinkrasiak eta martxan jartzeko ereduak.
Egitarauaren bermatzea:
- Herri Zaintza diseinatzeko, antzerkiaren alor desberdinetatik jaso da materiala eta teknika nabarmenena psicodrama da: Taldean egiten den terapia da, pazienteak bere patologiak eszenaratzean datza. Iurgi Etxebarria psicodramako teknikan trebatu ondoren, antzerkiaren jakintzaz batu eta Herri Zaintza sortu du.
- Prozesua sortzeko Ertzain eta Udaltzainen aholkularitza jaso du.
- Prozesuan barneratuta, aldi oro, partaideen arreta ziurtatzen da, guztiok bat eginik goazela sentitzeko, prozesuan eginiko lana barneratzeko.
- Egitarauaren prozesua bizirik mantentzeko, ikastaldi bakoitzaren ondoren balorazioa egiten da, bai partaideekin baita antolatzaileekin ere.
Materiala:
- Apropox arduratzen da behar den material guztia ekartzeaz.
Zuen hezkuntza komunitatean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Directora Perspectivas Consultoría & Formación
Grupo Bentas
Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.
“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”
Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.
“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten, erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”
Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.
Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.
Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.
Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.
IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada
EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.
Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea
Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.

