e

Iufala!!Pro

23

June

Iufala!!Pro hezkuntzako profesionalek formazio hau jasotzen dutenean, artearekiko begirada aldatu egiten dute. Antzerkian oinarritua egon arren, sormena lantzen da, bere osotasunean, ahalik eta orokorren. Nerabezaro aurrean dauden gaztetxoekin sormena lantzeko liburuxka bat da, haiek artean murgiltzeko gida bat eta oinarria antzerkilarion ikuspegia izan arren; hezitzaileak, bertako jarraibideak, alor askotan erabili ahal izango dituzte.

 

Egitarau expres bat da, hau da ordu gutxitan informazio asko jasotzen da. Informazioa, buru eta gorputzaren bidez jasotzen da beraz, era bat barneratzen da bizipena. Ikasitakoa egun batetik bestera, praktikan jartzeko gaitasunaz amaitzen da tailerra.

HELBURUA : Partaideek, antzerkiak dituen aberastasunak jaso eta hurrengoei transmititzeko nahia eta gaitasuna eskuratzea.

Irakasle-eskolak helarazi digun hutsune bat betetzeko tailerra da Iufala!! Pro. Artistok gure jakinduria transmititzeko hainbat truku ikasi eta era berean, ikastetxeetan eskola-antzerkiak emateko gaitasuna jasotzen da. Kontuan izan behar da, gaztetxoen bizitzan antzerkiak eragiten duen bezalaxe; gertatzen dela nagusiokin. Hau da, antzerkiak pedagogikoki duen indarra sentitu, eta kasu askotan, zuen egunerokotasunean erabilgarri diren nozio asko jasotzen direla.

BALDINTZAK:

BIDERATZAILEA: Iurgi Etxebarria, Iufala!! Egitarauaren diseinatzaile. Eskola-antzerkian 10 urtetako eskarmentua.

IKAS-GELA: Hotzetik babestutako lurra duen, 10m2 ko , gela diafanoa.

Antzezlana: Denon artean eta denontzako, asmatuko den antzezlan bat sortutako da.

ATSEGINEZ ARITZEKO: Jantzi komodoa, mugikorrak itzalita eta konfidentzialtasuna nagusitu behar da.

IKASGAIAK:

Hezitzaile eta artisten arteko harremanaren topagunea da Iufala!! Pro. Batak besteari zalantzak, onurak eta asmoak partekatzeko, gunea da. Iufala!! Egitarauak dituen ikasgai berdinak izan arren, partaideen idiosinkrasiak zuzenean beste aberastasun batzuk dakarkigu.

TRANSMITITZEKO GRINA: Artea eta hezkuntzaren arteko topagunea da egitarau hau. Ikasgelan, transmititzeko irrika, gori-gori nabaritu behar da ibilbide osoan; hau baita bi ofizioen arteko berdintasuna.

EMOZIOAK ETA BIZIPENAK: Aldiro emozioak mugituko dituzten ariketak egin eta elkarrekin bizipena partekatuz, partaideek, Iufala!! Egitarauaren aberastasun garrantzitsuena deskubrituz joanen dira.

SORMENA: Hezitzaile bezala, gure ikasleei eskatzen dieguna neurtzen ikastea egokitzen da ibilbidean. Izan ere irudimena lantzea eta irudimeneko irudiak gauzatzean datza sormena eta sasoian sasoiko ez da beti erreza izaten. Sormena taldean lantzean ere, taldearen momentuak zer ikusi handia dauka, martxan jartzeko unean.

UNEAN UNEKO: Gai hau, antzerkiaren zutabe sendo bat da. Antzezlana aurkeztean, aurkezpen bakoitzaren abantailak, zailtasunak eta bizitzen den giroa, desberdinak dira; honek erabakiak unean uneko izatera derrigortzen du. Entseguetan entrenamendu hau, halabeharrez bizitzen da eta ikasgai honek bizitza samurtzen digu.

ISPILUA: Partaideek, antzerkiak duen abantaila terapeutikoa ezagutuko dute. Aldiro oroimenak hitza hartu eta esperientzia desberdinak partekatuko ditu denon artean. Antzerkia  esperientzi horien ispilu bezala erabili ez gero; hobekuntza, gorputz eta buruko memorian itsatsita eramaten da, barren barrenean.

OHARRA

Gogoan izan, hemen azaldutako guztia formazioaren oinarria da, Apropoxek eskaintzen dituen egitarau guztiak bezala, honek ere; talde bakoitzarentzako berezitasunak jaso ditzake. Unean uneko, Apropoxa izan behar baita egitaraua.