Antolatzaileok gaia mahai gainean jartzeaz bat “brainstorming” (ideia zaparrada) bat garatuko dugu. Ondoren, behar artistikoa, ekonomikoa eta teknikoa definitu eta ikuskizunaren sormen agenda eratuko da. Apropoxek artista taldeon proposamenak eta entseguak zuzenduz sormena aurrera aterako duzue. Amaitzeko ikuskizunak beharko duen zuzendaritza eta erregidore lanak Apropoxen esku geratuko dira. Artista guztiokin entsegu pare bat egin eta herri guztiaren aurrean aurkeztuko da ikuskizuna.