Baliatu
2.DBH
Programa honek Gipuzkoako Foru-aldundiko Kultur Eskola programaren dirulaguntza jasotzen du.
2. DBH. 13<16 urte, dagoeneko antzerkia bizi izan dute, badakite antzerkiak sormen gune asko dituela eta zein gunetan sentitzen diren gusturago. Era berean, gaztetasunak duen asaldura eta ohiturak aldatzeko aldarrikapen grina gainean dute. Oraingoan, Baliatu Egitarauak ikuskizun bat sortzen du, guztien artean nork bere lekua bilatzen du, talde irudimena biderkatuz eta ikastetxeko komunitatearen eskutik helduta; erronka itzela. Antzezlana aurkezterakoan, bi urtez bizi izandako prozesua loratzen da; jasotzen dituzten txaloak, haien barrenak astintzen dituzte eta talde katarsiak lehertzen du.
Mamia:
Ikastetxeko kolaboratzaileekin (ikastetxeak mahi gaineratzen dituen laguntzaileak) eta ikasleekin zer gai bultzatzea komeni den adostu ondoren hasten da prozesua. Ikasle eta bideratzailearen arteko harremana, zuzendari eta artistaren artekoa bilakatzen da, zuzendariak era profesional baten jokatzen du eta artistek eta kolaboratzaileek zintzotasunez erantzuten dute haien ardurekin. Adostutako gaia kontuan izanik, orri zuri batean hasten da sormen lana, ikasleei “brainstorming” -a bitartez suspertzen dituzten proposamenak jaso eta ikuskizunaren eskema bat osatzen da. Bideratzaileak eta kolaboratzaileek, gainontzeko ikas orduetan aurreratu daitezkeen lanak eta prozesuaren denborak kontuan hartuta, kronograma bat diseinatzen dute eta ibilbidea martxan jartzen da. Zuzendaria giro aproposa egotean oinarrituz, proposamen eta lan banaketa txukunak bideratuko ditu eta artista guztiek gaizki egiteko baimena izango dute, ibilbidea emozioz josia dago eta amaierako katarsia irabazita.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Taldeak ez dauka zergatik talde naturala (nor bere ikasgelarekin) izan behar. Taldeak gaika edota ikastetxearen irizpideen arabera sortu daitezke.
- Taldearen tutorea edota irakasle kolaboratzaile bat egon behar da gertatzen denaren ikusle, lekuko eta babesle giza.
- Ikastetxearen arduran geratzen da, antzezlana aurrera eramateko ikasleen ikastorduak erabiltzea. Jakina da sormen prozesuak behar dituen lan hauek, ikasleen kurrikulum ikasgaiekin bat egiten dutela.
- Eszenatokia edota oholtza duen gela baten entseatzeak bere garrantzia du, artistak askoz babestuago sentitzen baitira.
Onurak:
- Lan-taldea sendotu. Guztien parte hartzea beharrezkoa da, nork bere lekua zein den bilatzen du eta bakoitzak sortzen duenaren eragina nabarmentzen da, elkar babestuz proposamen egokiak hautatzen ikasten dute.
- Irudimena katalizatu (irudimenean suertatutakoa, oholtzara iristeko prozesua). Arte eszenikoetan “irudi” bat aurkezteko makina bat era daude, gaztetxoek irudimena bor-bor landuz, eskua artean daukaten infraestruktura eta logistika kontuan izanda, katalizatzeko era praktikoak erabiltzen ohitzen dira.
- Enpatia, pertseberantzia eta erresilentzia. Lan-taldeak, perfekzioaren bilatze lanean, prozesu osoan zehar behin eta berriro horma desberdinekin egiten du topo. Hori gainditzeko bakoitzaren enpatia eta guztion erresilentzia era bortitzean bizi dute.
- Komunikazio garbia. Prozesua aurrera doan heinean, erritmoa, giroa eta zereginak aldatzen doaz eta lan-talde guztiak izan behar du horren berri. Komunikazioak ezin du etenik izan, alde guztietarantz izan behar da eta komunikatzeko era orok izango dute haien lekua. Guztion ongi izatearen giltza komunikazioa bait da.
Antolaketa:
- 20 < 25 orduko prozesua da.
- Bideratzailea 15 orduz egongo da ikasleekin.
- Behar diren beste orduak, Apropoxen bideratzaileak antolatu arren, gainontzeko ikastorduetan egitekoa gauzatzea, ikastetxeko kolaboratzaileen esku geratzen da.
- Saio bakoitzaren luzapena eta egutegia ikastetxeko zuzendaritzaz adosten da.
- Prozesuaren jarraipena, ikastetxeko kolaboratzaileekin adosten da.
Egitarauaren bermatzea:
- Artisten lana kaleratze hutsak bermatzen du egindako lana eta taldearen babesak, kohesioak eta maitasunak irabazten du.
- Ikastetxeko kolaboratzaileekin egindako balorazio batzar baten bueltan, ikasleengandik jasotako onurak, zailtasunak eta proposamenak gure ekarpenei gehituz Baliatu Egitaraua aberastasuna bermatzen dugu.
Materiala:
- Irudimenetik ekarritakoa katalizatzeko egin behar diren esperimentuetarako, behar den materiala, Apropoxek duenarekin laguntzen du. Hortik aurrera, ikastetxearen komunitateak lagun dezake.
- Aurkezpena Antzoki edota areto apropos baten izan ez gero, ez dago arazorik. Kontrako kasuan, ikuskizunaren diseinuaren arabera behar izango den materiala, ikastetxearen komunitateak eta Apropoxek neurri berdinean laguntzen dute.
- Ala nahi izan ez gero, aurkezpena grabatzea ikastetxearen komunitatearen ardura da.
Zuen ikastetxean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz
Erguingo Herri Eskolako ikasketaburua
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Ikasle ohia eta gaur egun, Arte dramatikoko ikaslea Madrilen
Luis Ezeiza Herri Eskolako Tutorea
Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.
Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.
Txantxiku ikastolako tutorea
Gure ikastolan ANTZERKIGINTZA saioaren helburua ez da izaten umeek eta gazteek antzezlan klasiko edo garaikide batean beraiek antzeztu behar dituzten pertsonaiei dagozkien testua buruz ikastea. Aitzitik, ume eta gazte horiek pertsonaia baten karakterizazioan euren sormen gaitasuna garatzea, sentimenduak adieraztea, beste kideekiko harremana lantzea eta eurek sortu behar duten istorio bat komunikatzea izaten da xedea.
Euskal Herrko ikastolen elkarteko Hezkuntza arduraduna
Helburu anitzak izan genituen antzerki tailerraren hautua egiterako orduan; harremanak lantzea, ahozkotasuna lantzea, konpetentzia artistikoa lantzea eta abar. Bagenekien ikasleen konpetentzien garapenean ekarpen handia egingo zuela antzerkiak eta ez genbiltzan desbideratuta. Ikasleen motibazioa eta jarrera genituen zalantza, adin horretan eta nagusiago garenean ere taula gainera igotzea asko kostatzen baita, baina gure harridurarako oso gustura, parte hartzaile eta inplikatuta aritu izan dira.

