Baliabideak
Lehen urtea dela eta hemen dauden baliabideak zuen datuen trukean, dohain jaitsi ahal izango dituzue.
Gidoiak
Aireportua:
Aireportuko arduradunak hainbat arazo dauzkate eta konpondu ahala berriak sortzen zaizkie. Familia bat Kubako sendia bisitatzera doa, erretiratuen bidaia bat Lisboatik etorri berri da eta gazte koadrilak Kanarietara joan nahi du ondo pasatzera. Gaur, aktore famatu batzuk iritsiko dira eta hauen iristeak nahas-mahasa eragingo du aireportuan.
Baserria:
Amama Adelak 100 urte beteko dituela eta, gaurko egunean, sendi guztia etorriko da bazkaltzera. 100 urte beteko dituen amama honen sendia oso handia da eta baserritik alde egin zutenean mundu osora zabaldu ziren. Baserrian elkartuko dira guztiak, adin eta egoera desberdinak dituzte, une politak sortuko dira.
Igerilekua:
Udan estali gabeko igerileku baten gertatzen da istorioa. Bertara datozen nagusien, haurren, gurasoen eta gazteen bizipenak aurkeztu eta korapilatzen dira. Igerilekuko langileek konpondu beharko dituzte arazo desberdinak. Amaieran, pertsona nagusi bat uretara erori eta haren erreskatearekin iristen gara amaierara.
Bazkari herikoia:
Edozein herritako festetako bazkari herrikoi baten gertatutako pasadizoa aurkezten da. Goizean goiz hasi eta bazkariko antolatzaileek argi utziko dute haien egin beharra. Arrazoi ezberdinengatik, bazkaria gauzatzea zailduz doa, azkenean denon partaidetzarekin, guztiak mahai inguruan biltzen diren arte.
Manifestazioa:
Ikasleek aukeratuko duten arrazoi edo lema batean oinarrituta, manifestazio bat aurkeztean datza. Talde bakoitzak Manifa honetara etortzeko arrazoiek biltzen dituzte pertsonai guztiak. Famili bat gogotsu aurkezten da, gazteek aldiz poliziari aurre egiteko prest daude, eta era berean poliziak haiei. Nola kudeatuko dute antolatzaileek eta politikariek egoera hau? Irrika, amorrua, beldurra.
Museoa:
Gaur museora artista bat dator bere sorkuntza egitera eta kasualitatez, lapur batzuk museoko pieza estimatuena lapurtu nahi dute, Hirulegiko eskua. Bestalde, artistaren barri ematera datozen prentsa taldea, ikastetxe baten bisita eta turistak ere izango dute zer egin. Museoko langileen koordinazioak izango du zer esan. Amaieran, lapurretaren ondorioz gertatzen den pertsekusioaz amaitzen da antzezlana.
Kontzertua:
Istorioa jende anitz asko biltzen duen kontzertu batean sarrera ilaran aurkezten da .
Antzezlana, bezperan, gaua ilaran egitera datozen gaztetxoak heltzen direnean hasten da. Kontua da musikariek istripu bitxi bat izan dutela eta kontzertua bertan behera gelditu behar dela. Horrek, ilaran dauden kuadrilla, familia eta gaztetxoen planak izorratu dituenez, zalaparta sortu da. Prentsak badu zer kontatu eta musikariak zer konpondu.
Plazako zuhaitzak:
Plazan urte askoan egon diren zuhaitzak moztu behar dituztela eta, jendearengan egonezina sortzen da. Gertakizun horrek eraginda, talde bakoitzaren erreakzioek nahasmena sortzen dute eta erabakiaren aurrean denek bat egin arte ez da giroa baretuko. Herriko aniztasuna, harremanak eta bizipoza igortzen dituen istorioa.
Kiroldegia:
Gaur kiroldegian festa bat antolatuta dago, puzgarriak eta hainbat ekintza desberdin antolatu ditu udaletxeak. Hori dela eta, kirol txapelketa egongo da, langileak nahastuta dabiltza, karatekoak haien entrenamendurako gogo gutxi daukate eta gaztetxoek trikimailu bat pentsatu behar dute festaz gozatzeko. Sorpresaz erretiratuek prestatutako dantza alai batekin amaitzen da antzezlana.
Ospitalea:
Egun xelebrea gaur ospitalean, pediatriako nahaspilak, istripu latz batek eta bat bateko erditze batek une berean egingo dute bat. Honek dakarren zalaparta eta zoramena taularatzen da istorio honetan.
Zinema:
Zinemak egoera larrian dauden sasoi honetan greba antolatu dute langileek, baina, kontua da ez dakitela ziur noiz den greba eguna. Gaurko egunean jende asko hurbildu da filmak ikustera, bikoteak, erretiratuak, umeak eta gazteak. Konturatu orduko, grebaren ondorioz zinematik atera dituzte bezero guztiak eta denek manifestazioan amaitzen dute.
Narrumendi:
Narrumendin gaur ospakizuna dago, erromeria eder bat antolatzen da urtero. Gazteek musika ekitaldia egingo dute baina bidez nahastu eta galdu egin dira. Erreskatatzaileen erreakzioak, familien kezkek eta antolatzaileen egonezinak emozio ugari eragiten dituzte. Narrumendiko erromeriaz amaitzen da antzezlana.
Itsasaldia:
Itsasoan barrena egiten diren bidai horietako batean gertatzen diren bizipenak aurkezten dira. Tripulazioa buru-belarri dabil lanean dena ondo atera dadin, erretiratuak gizarteratzeko bidaian daude eta amodio kontuak dakartzate, familia giroa ere agertuko da istorioan, gazteek haien ergelkeriak partekatuko dituzte eta tentsioa polizoien esku geratzen da. Argi amaierarekin, Titaniken parekoa baita.

Testuak sortzeko materiala:
- Pertsonaien Taula.
- Antzezlana sortzeko ibilbidea.
- Sortutako testuak betetzeko ezaugarriak.
Ariketak:
- Zintzarria.
- Eskuen korapiloa.
Deskargatu zure fitxategia
Zure informazioa uzten badiguzu opari bat deskargatu dezakezu
