e

Bentadrama

Bentadrama

NEGOZIATZEN TREBATU

Grupo Bentas enpresarekin eta enpresarentzako diseinatutako formazioa da.
Bezero edo erabiltzailearekin topo egin arte, negoziazioa eskutitz bidezko harremana izaten da, produktu edo zerbitzuaren hobariak aurkezteko eta entitateen identitatea ezagutarazteko. Ondoren parez pare aurkitzerakoan “orain eta hemen” bizi behar da, ibilbidearen momentu bakoitza arnastu, gorputzak, buruak eta senak diotenaz adi, egoeraren jabe izan. Bentadrama prozesuaren hasiera momentu bakoitza xehatzea da eta  ondoren, eszena bakoitza bere aldetik lantzea. Salerosketa baten, emozio guztiek haien lekua dute eta nork bere emozioak kontrolatzean dago arrakastaren giltza. Bestalde, bezero edo erabiltzailearen emozioa asmatzeak, mugimendu desberdinak egiteko abantaila asko ematen ditu, egitarauaren prozesuko etapa bat bezeroaren emozioen jarraipen lana egitea da.

Diotenez, pertsona orok ez du balio salmentarako eta Apropoxek dio, ikasteak ez duela neurririk eta salmenta bat entseatzerakoan pertsonak balioa izan edo ez, eskarmentuaren ikasgaiak gorputzean luzaroan dirauela eta jasotako lezioak eragin izugarria izan dezakeela  senean.  Apropoxek sektore honi duen garrantzia emateko, partaideak antzezkizunen bidez, gorputzean, buruan eta ariman gordeko dituen eskarmentuak eragin, prestatu eta  zuzentzen ditu.

Mamia:

Esan beharra dago negoziazioaren prozeduran irudiak bere eragina duela, hau da bezero edo erabiltzaileak ikusten duena salmenta prozesuaren ezaugarri bat da. Partaideek haien gorpuzkera irakurtzen jakitea garrantzitsua da, zer gertatzen da  artikulazioekin, non biltzen dira tentsioak, begirada konstantea den, zein keinuk egiten dute ihes. Ondoren harremana ikertzen da eta lehen ezaugarria segurtasun distantzia da, pertsonok elkarren artean mantentzen dugun espazioari arreta jartzea, naturaltasuna oinarritzat hartuta segurtasun distantzia hau ikertzeak egoeraren jabetza izaten laguntzen du eta distantzia horrekin jokatzeak ahalduntzea. Partaideek  egoera desberdinak entseatzen dituztenean formazioaren magia pizten da, eszena berdina rol desberdinetatik frogatuz, hitz desberdinak erabiliz, tonalitateak, isiltasunak etab. Partaideak kanpo begirada lantzen duenean inoiz preziatu gabe zeuzkan ezaugarriez jabetzen da, eta entseguan, bai bezero edota saltzaile papera betetzean, oholtzan suertatutako egoera benetako eskarmentu bat bezala, gorputzean barneratzen da.

Baldintzak eta Eskakizunak:

  • Bentadrama prozesua marketing eta salerosketan dabiltzan langileak laguntzeko sortu da.
    • Marketinga ikasten ari diren ikasleak.
    • Profesionalki aritzen diren langile edota enpresak.
  • Bentadrama prozesuan erabiltzen den teknika berria dela eta, zerbitzua bultzatu eta aberasteko asmoz, eskertzekoa da, deia egin duen entitateko arduradun batek Bentadrama prozesua zuzenean bizitzea.
  • “Prework”en bidez partaideek gorputz, buru eta arima prestatzen dute.
  • Formazioaren lehen zatia, espazio txukun eta itxi baten izan behar da, giro konfidentziala lortzeko, askatasunez adierazteko, antzezteko … ondoren, antzezteko behar izango dugun materiala dagoen lekura gerturatuko gara, edo materiala bertaratu.

Onurak:

  • Taldea sendotu. Parte hartzaileak entitate berdinaren kide izanik, formazioak haien arteko harremana sendotzen du. Antzerkia elkar bizi izan ondoren, hitz egiteko era aldatzen da eta aurrera begira, trebe sentituz gero, haien aldetik ikertu ditzakete haien zailtasunak.
  • Rolak garatu. Eszenak egiterakoan, partaideek haien rola kanpotik begiratzean, hobariak eta oztopoak nabarmentzen dira eta beste rol batzuk landuta, abantailak irabazi ditzaketela konturatu. Haien burua, gorputza eta anima babesteko egin behar dituzten aldaketak barneratzean, jardunean dituzten pisuak arintzen dituzte.
  • Enpatiaren esan nahiak, larru-azaletik bizi eta erraietan tokia hartzen du.
  • Maitasuna eta salmentaren arteko harremana, ezagutu eta neurtu.

Antolaketa:

  • Luzapena: 4 ordu eta ½ < 6 ordu.
  • Saio bakoitzaren luzapena: Ordu 1 eta ½ edo 2 ordu.
  • 3 aste eta asteko saio bat.
  • Bideratzaile antolatzaileen batzar baten bueltan azaltzen dira taldearen idiosinkrasiak eta martxan jartzeko ereduak.

Egitarauaren bermatzea:

  • Bentadrama prozesua sortzeko, antzerkiaren alor desberdinetatik jaso da materiala eta teknika nabarmenena psicodrama da: Taldean egiten den terapia da, pazienteak bere patologiak eszenaratzean datza. Iurgi Etxebarria psicodramatistak, antzerkiaren jakintzaz batu eta Bentadrama prozesua diseinatu du.
  • Prozesua sortzeko, GRUPO BENTASeko aholkuak, informeak eta gogoak jaso ditu.
  • Prozesuan barneratuta, aldi oro, partaideen arreta ziurtatzen da, guztiok bat eginik goazela sentitzeko eta prozesuan eginiko lana barneratzeko.
  • Egitarauaren kalitatea hobetzeko, ikastaldi bakoitzaren ondoren balorazioa egiten da, bai partaideekin baita antolatzaileekin ere.

Materiala:

  • Apropoxen esku gelditzen dira ariketak burutzeko materiala.
  • Antolatzaileen esku geratzen da, eszenak egiteko behar den materiala, salmentarako beharrezkoa dena.

Zuen inguruan, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Testigantzak

Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.

Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Directora Perspectivas Consultoría & Formación

Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.

“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”

Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.

“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten,  erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”

Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.

Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.

Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.

Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.

IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada

EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.

Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea 

Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.