Irakasle
izan nahi dut
IIrakasle izan nahi dut prozesuak misio bat du, irakaslea bere jardunera gustura joatea. Gizarteak, politikariak, familiak eta hezitzaileak hezkuntza komunitatearen bideratzaileak dira, nahi edo ez, guztiek eragina dute ikasgelan. Kontua da, ikasleen jokamoldeak, gurasoen ikuspuntuak eta irakasleak, haien mugak neurtzen ibili behar izateak dena nahaspilatzen duela, eta ondorioak hezitzaileen motxilan sartzen dira. Ikaragarria da irakasleek guzti hau oholtzara eramatean aurkezten diren abaguneak, irakasleak bere roletik egin dezakeena kalibratu eta beste rol batzuen abantailak ezagutzen dituzte. Antzerkiak ematen digun opari honen bidez, garatu beharreko rolak entseatzean haien jarduna aberasten duten “karanbolak” suertatzen dira, senetik bizi eta barneratzen dira, bizi-poza irabaziz.
Mamia:
Irakasleak haien samarekin iristen dira, hau da ezinezkotzat dituzten erronkak zerrendatuta, ikasle puntualekin daukaten babes faltaz eta gurasoekin harreman artifizial oztopatuaz nekatuta; aldatzeko grina dakarte. Irakasle izan nahi dut prozesua hor hasten da, irakasleek aldatzea nahi duten hori adituz. Bideratzaileak jasotakoa zerrendatu eta antzerkiari protagonismoa emanez, giroa erlaxatu eta konturatu orduko, ikasle gaiztoaren paperean sartuta disfrutatzen aurkitzen dira, edo irakasle zorrotz baten paperean isiltasunarekin jolasten. Antzerkiaren alor pedagogikoa ezagutu ondoren, zerrendan suspertzen diren zailtasunetan oinarrituta, taldeka eszenak sortzean dituzte. Entseatuz, “Orain eta hemen” izanik, aukerak anitzak dira: rolak ordezkatu, hitzak elkarren ahotan ipini, espazioak markatu, distantzia neurriak aldatu, emozioak partekatu … Partaideek ikerketa hau haien gorputzetik, burutik eta bihotzetik bizitzean, haien jardutean edota rolean egin beharreko aldaketak identifikatzen dituzte. Eta berriz ere, oholtzara daramagu etekin gehiagoren bila.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Irakasle izan nahi dut prozesua hezkuntza komunitateko langileekin pentsatuta diseinatu da, bakoitzak bere neurrian, baina denek dute aukera prozesuari etekina ateratzeko eta porturatzeko.
- Magisteritza burutzen ari diren ikasleei.
- Ikastetxeei.
- Ikastetxe elkarte desberdinei.
- Irakasle komunitateei.
- 6 < 16 partaide.
- Partaideak arropa komodoa ekartzea komeni da, ariketak apropos egin ahal izateko.
- Espazioa garbia aharik eta zutabe eta altzari gutxien, zurezko lurra edota esterilekin hornitua eta 2m2
Onurak:
- Taldea sendotu. Partaide guztien artean harreman goxo bat sortzen da, denak etxe berdinekoak izan ez gero, kohesio lan paregabea gauzatzen da.
- Inteligentzia emozionala. Nork bere barrenak ikertzen ditu, emozio lanketa itzela da, emozioen aberastasuna, aniztasuna eta malgutasuna biziz, enpatiak erraietan hartzen du bere lekua.
- Gorputzari arreta. Une esanguratsuak, berriak eta hunkigarriak bizitzean, une horietako jokamolde desberdinak ezagutzeko aukeraz baliatuta, gorputzari izan behar diogun arretan trebatzen gara.
- Gorputzeko memoria. Gorputzak barneratuta dituen erreflexuak, distantziak, keinuak, emozioen jokabideak … interpretazioaz lantzen dira, irudimena eta oroimena lanean ekinda, gorputzaren memoria deskubritzen da.
- Rolen garapena. Eszenak egiterakoan, partaideek haien rola kanpotik begiratzean, hobariak eta oztopoak nabarmentzen dituzte eta beste rol batzuk landuta, abantailak irabazi ditzaketela konturatzen dira. Haien burua, gorputza eta anima babesteko egin behar dituzten aldaketak barneratu, eta jardunean dituzten pisuak arintzen dituzte.
Antolaketa:
- 6 < 12 orduko prozesua da.
- Saio bakoitzaren luzapena: 2 ordu < 4 ordu.
- Antolatzaile eta bideratzaileak batzar baten bueltan azaltzen dituzte taldearen idiosinkrasiak eta martxan jartzeko ereduak.
Egitarauaren bermatzea:
- Irakasle izan nahi dut prozesua sortzeko, antzerkiaren alor desberdinetatik jaso da materiala eta teknika nabarmenena psicodrama da: Taldean egiten den terapia da, pazienteak bere patologiak eszenaratzean datza. Iurgi Etxebarria psicodramako teknikan trebatu ondoren, antzerkiaren jakintzaz batu eta Irakasle izan nahi dut prozesua sortu du.
- Prozesua sortzeko, zuzendaritzan, irakasle gelatan, guraso elkarteetan eta ikasleen hitzak jaso dira.
- Prozesuan barneratuta, aldi oro, partaideen arreta ziurtatzen da, guztiok bat eginik goazela sentitzeko eta prozesuan eginiko lana barneratzeko.
- Egitarauaren prozesua bizirik mantentzeko, ikastaldi bakoitzaren ondoren balorazioa egiten da, bai partaideekin baita antolatzaileekin ere.
Materiala:
Apropox arduratzen da behar den material guztia ekartzeaz.
Zuen hezkuntza komunitatean, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar dugun zientziari buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Directora Perspectivas Consultoría & Formación
Grupo Bentas
Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.
“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”
Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.
“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten, erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”
Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.
Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.
Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.
Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.
IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada
EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.
Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea
Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.

