e

Lorpen bat
gauzatzeko egoera bikaina

“Irudimena maneiatzeko erak, desberdin egiten gaitu.”

Apropoxen aztarna

2014/2015 izan zen lehen ikasturtea, ikastetxeetan ordu kurrikularetan jarduteak irmotasuna behar duela konturatu ginen. Ikastaldeek diziplina eta antolaketa zehatza eskatu zuten, egiten zutenari garrantzia eman behar zitzaion, ahalduntzea, kohesioa eta sormena, zuzenean edo transbertsalki baina landu beharra zegoela agertu arazi zuten, lan asko zegoen egiteko. Gure aztarna zintzo bat sortu nahiean, psicodrama eskolarekin topo egin genuen, bertan, antzerkiaren alor sendagarria ezagutu, landu eta ikertu ondoren, ikastetxeetako jarduna asko hobetu zen Iufala!! Egitarauak gorputza hartu zuen. Dagoeneko genituen Lhko bi ikasturteak, motz gelditu ziren eta aurrera begira jarri behar izan genuen, psicodramaren alor sendagarria alor pedagogikoa bihurtu eta gizarte hobetzeko aukerak zabaldu ziren. Baliatu prozesua sortu genuen DBHko ikasleentzat.

Ikastetxeetatik irakasleentzako proposamenak eskatzen hasi ziren eta pertsonekin lan egiten duten zerbitzuek ere, haientzat prozesu aukera aproposak ikertzea planteatu ziguten. Hortik Bentadrama, Zaintza Zainduz, Zure salmentaren entsegua … Zein ederra den talde-lana sustatzea, Apropoxek kaleratzen dituen egitarau guztiak bidaideen ekarpenetan oinarrituz sortzen dira.

Irudimena esperma zerebro

Irudimenak bazter guztiak
ernaltzen ditu.

Urte hauetan, irudimena eta sorkuntza ardatz nagusi dituen Apropox-ek ardura berriak hartu ditu, eta horrek zuzendaritzari etengabe berritzea eskatu diote uneko eta inguruneko sorkuntza-eskariei erantzun bat emateko, eta jendeari bide desberdinak erabiliz sortzen, ikasten, ikertzen eta entrenatzen erakutsi die.

Gure helburua ere bada, gizartean ikasteko gogoa eta jakin-nahia bultzatzea da, jendeak bere bizitza, eta era berean, mundua, hobetzeko joera izan dezan.

Herritarrei ideia hori transmititzeko, web orriko Serbitzu ataleko formazioak erabiltzen ditugu, Zuen ofizioan, antzerkigintza landu behar dela uste baduzue jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

``Sormena lantzeko kontzientzia hedatu behar dugu. Pertsonak garen aldetik gaitasuna dugu irudiak sortzeko eta, animaliek ez bezala, gai gara sortutako irudi horiek biderkatzeko. Hori da gure gaitasuna, Apropox-ek gizarteari oparitzen dion altxorra. Bizitzari ezin zaio sortzeko gaitasuna ematea baino opari hobeagorik egin.”

GIDARIA

Iurgi Etxebarria

Arte eszenikoetan oinarrituta, pertsonon jokamoldeak ikertzeko prozesuak sortzen ditut.

Antzerkiaz berbizitzeko super boterea deskubritu nuenetik, entseguz-entsegu, pertsonok harremanak izateko dauzkagun onurak, erabakiak hartzeko argibideak eta emozioen kudeaketa zintzoak dira nire ikerketa eremu nagusiak. Sekula ez da gaizki irteten, sortutakoa bertan geratzen da eta pedagogia halabeharrez barneraino iristen da.Zoriontasunera iristeko bide bat aurkitu dut eta zoriontasunak gutxi balio du partekatzen ez bada.

KOLABORATZAILEAK

KOLABORATZAILEAK

Maider Alcelay Romero

Arte eszenikoetan murgiltzen hasi nintzenetik sentitu nuen nire baitan, besteak beste, pertsonen hazkuntza prozesuan laguntzeko tresna itzela zela eta altxor hau partekatzea nahi izan nuen.

Pertsona garatzeko eta baita ikasketa prozesuetarako ere, antzerkigintzak berdintasuna askatasuna eta segurua den espazio bat sortzen du eta txikitatik ezagutzea, oso garrantzitsua da.

Gure gizartean eraldaketa positiboa sustatzeko sormena eta talde lana bultzatzea ezinbestekoak dira, eta hori lortzeko era aproposa, antzerkigintza da. Horregatik nago hemen Apropoxekin espazio horiek sortu ahal izateko.

Blog bat erabiltzen dot nire kontalari lanak eta ematen ditudan tailerrak erakusteko. Hau da:

Debagoieneko Antzerki Plataforma

Debagoieneko Antzerki Plataforma gure bailaran euskarazko antzerkia eta arte eszenikoak eragin, indartu, eta saretzeko asmoarekin sortutako bailara mailako kultur proiektua da. Foku berezia jartzen dugu gainera bailarako euskarazko antzerkian, zeina bereziki landu eta sustatu nahi dugun. Proiektu integrala da, praktika artistikoa eta kultur lana bere osotasunean landu, elkarlana sustatu eta kultura eraldaketa sozialerako giltza bezala ulertzen duena.

Kulturak eta antzerkigintzak hainbat esparrutan presentzia behar du eta horregatik hainbat esparrutan eragin nahi dugu. Hala, momentu honetan DAPen proiektuan bost lan-lerro ditugu martxan dagoeneko: Formakuntza, Sormena, Komunikazioa, Plazara! eta Bidelagun.

Olatz Pagalday Ruiz de Eguino

Antzerkigintza erraminta bezala bizi dut. Laban-Suizar bat bezala alegia.

Ongi pasatzeko, naiz ikusle naiz antzezle izanik eta bestalde, taldeak sendotzeko, garapen pertsonala eragiteko, beraz mundua hobetzeko.

Prozesuan sinesten dut, helburura heltzeko egiten dugun ibilbidean.

Egoerak antzeztu nahi dituen pertsona oro prestatzen ditut.

Jarrai gaitzazu sareetan