

BIDERATZAILEA: Iurgi Etxebarria, Iufala!! Egitarauaren diseinatzaile. Eskola-antzerkian 10 urtetako eskarmentua.
IKAS-GELA: Hotzetik babestutako lurra duen, 10m2 ko , gela diafanoa.
ANTZEZLANA: Denon artean eta denontzako, asmatuko den antzezlan bat sortutako da.
ATSEGINEZ ARITZEKO: Jantzi komodoa, mugikorrak itzalita eta konfidentzialtasuna nagusitu behar da.

Irudimena> Katalizatu > sortu: Irudimenetik jasotzen dena, errealitatera ekartzeko prozesuari, katalizatzea deritzogu, une horretan sormena martxan hasten da.
Pertsonaiak > Sortu > Jolastu: Pertsonaiaren ezaugarriekin, nork bere pertsonaia sortzen du, orduan hasten da jolasa.
Emozioak > Eragin > Partekatu: Emozioak partekatzen ditugunean, elkar ezagutzen dugu; emozioak eragiten ditugunean, gure barrenak ikertuz, sena aberasten dugu.
Gorputza > Ikertu > landu: Artikulazioak, Arnasa, Ahotsa, Indarra, erreflexuak guztiek memoria dute, memoria hori ulertzen dugunean, gorputza landuz, aske sentitzen gara.
Unean uneko: Erabakiak hartzeko momentuan datza.
Gorputzaren memoria: Gorputzak barneratuta dituen bizipenen eraginean datza.
Senaz fidatzea: Logikaz haratago dauden pentsamoldeetan fidatzean datza.
Oholtzako bakea: Jende multzo baten aurrean bizi behar ditugun sentsaziotan datza.