NIRE
SALMENTAREN ENTSEGUA
NIRE
SALMENTAREN ENTSEGUA
AAbentájate enpresarekin eta enpresarentzako diseinatutako formazioa da.
Dramatizazio munduaren eta salmenten munduaren arteko lotura pragmatikoan oinarriturik sortutako formazioa bat da. Gaur egun, on line erosketak merkatua handitu du eta honek, komertzioaren merkatuari ez dio batere laguntzen. Internet sarea, komertzioa eta ostalaritza ordezkatzen ari da, horren ondorioz, garrantzitsua da bezero bakoitzarekin harreman egoki bat eraikitzea. Hau da, komertzio arrunta eta on line erosketak parekatu ezkero, komertzio arruntak bezeroari opa diezaiokeen harreman zuzena eta tratu paregabea da bere balio eskaintza interesgarriena. Gaur egun, zuzeneko salmenta, salmenta bikoitza bihurtu da, bezeroak produktua erosteaz gain, momentu atsegin bat partekatzea nahi duelako.
Antzerkilariok, pertsonaiak sortu eta interpretatzerakoan, antzeztu nahi dugun pertsonaiarekiko erakarpena sentitu beharra daukagu; nola bihurtu pertsonaia baten, transmititzen digun emozioa desatsegina bada? Gure ofizioak, emozio horri buelta emateko giltza dauka. Propiotzat dugun gaitasun honek, rol desberdinak geureganatzen erakusten digu eta gure solaskideak esker onez aditzen.
Apropox-ek bezeroekiko harremana lantzeko, interpretazio-teknika egokiena aukeratu eta “Nire salmentaren entsegua” sortu du. Parte-hartzaileek salmentak entseatzen dituzte eta haien trebetasunak ezagutu, gaitasun pertsonalak aztertu eta, psikodramaren diziplinarekin, norberaren gaitasunak biderkatu egiten dira eta bizitza ere hobetzen da.
Mamia:
Mendebaldeko pentsaera aldatzen ari da, dagoeneko lan-taldeetan, aniztasuna, mestizajea eta sentimendu positiboa, bultzatu eta txalotzen da. Enpresek hainbat lekutan aurkitu dute irizpide berri hauek lantzeko diziplinak; yoga, mindfulnessa, konstelazio sistemikoak, rolen klasifikazioa eta abar luzea dago. Diziplina guzti horiek, antzinatik, antzerkia lantzeko erremintak izan dira eta orain, Apropoxek diziplina guzti horiek ardatz izanik eta interpretazioaren aitzakia erabiliz, partaideen jakintza birziklatu eta sena garatzen du.
Komertzioaren sektoreak bizitako eskarmentuarekin, pertsonon jokamoldeak zinez landu ditu eta honek, era berean gorputzaren memorian barneratuta dauden lotsak eta epaitua izateko beldurrak ere garatzen ditu. Salmenta bati aurre egiteko antzerkia erabiltzen da, irudimenak bultzatuta gorputza, burua eta senak, ordu arte izandako eskarmentuari men egiten dio. Nire Salmentaren Entseguaren prozesuak, saltzaileen eskarmentua babesten du, partaideei antzerki irizpideak, egiteko erak eta ezaugarriak transmitituz. Egitarauaren lehen mugimendua, partaideei gaur egun bezeroek suspertzen dizkieten enbarazuak identifikatu eta mugitzen dizkieten emozioak entzutean datza. Konfidentzialtasun giroan barneratuta dendari eta ostalarientzako deserosoak diren bezeroen paperak antzeztuz, pertsonaiara gerturatzen dira, bere izaera eta jokamoldeak ikertu eta partaideek ekintza honekin, erraietan sentitzen dute bezero deseroso honen afektua.
Baldintzak eta Eskakizunak:
- Nire Salmentaren Entsugua kmerkataritza eta ostalari autonomo edo enpresa txikientzako sortutako prozesua da.
- “Jatetxe-arloko zerbitzua” modulua ikasten ari diren ikasleentzat.
- “Merkataritza jarduerako teknikaria” modulua ikasten ari diren ikasleentzat.
- Profesionalki aritzen diren langile edota enpresak.
- Komertzio eta Ostalaritza elkarteak.
- Nire Salmentaren Entsegua prozesuan erabiltzen den teknika berria dela eta, zerbitzua bultzatu eta aberasteko asmoz, eskertzekoa da, deia egin duen entitateko arduradun batek Nire Salmentaren Entsegua prozesua zuzenean bizitzea.
- Prework bidez, aurretiko lana egiten da eta partaideek gorputz, buru eta arima prestatzen dute.
- Formazioaren lehen zatia, espazio txukun eta itxi baten izan behar da, giro konfidentziala lortzeko, askatasunez adierazteko, antzezteko … ondoren, antzezteko behar izango dugun materiala dagoen lekura gerturatuko gara, edo materiala bertaratu.
Onurak:
- Taldea sendotu. Parte hartzaileak entitate berdinaren kide izan ez gero, formazioak haien arteko harremana sendotzen du. Antzerkia elkar bizi izan ondoren, hitz egiteko era aldatzen da eta aurrera begira, trebe sentitu ez gero, haien aldetik ikertu ditzakete haien zailtasunak.
- Rolak garatu. Eszenak egiterakoan, partaideek haien rola kanpotik begiratzean, hobariak eta oztopoak nabarmentzen dira eta beste rol batzuk landuta, abantailak irabazi ditzaketela konturatu. Haien burua, gorputza eta anima babesteko egin behar dituzten aldaketak barneratzean, jardunean dituzten pisuak arintzen dituzte.
- Enpatiaren esan nahiak, larru-azaletik bizi eta erraietan tokia hartzen du.
- Gaizki egiteko aukera dagoela argitzen da.
- Maitasuna eta salmentaren arteko harremana, ezagutu eta neurtu.
Antolaketa:
- Luzapena: 4 ordu eta ½ < 6 ordu. .
- Saio bakoitzaren luzapena: Ordu 1 eta ½ edo 2 ordu.
- Antolatzaile eta bideratzaileak batzar baten bueltan azaltzen dira taldearen idiosinkrasiak eta martxan jartzeko ereduak.
Egitarauaren bermatzea:
- Nire Salmentaren Entsegua prozesua sortzeko, antzerkiaren alor desberdinetatik jaso da materiala eta teknika nabarmenena psicodrama da: Taldean egiten den terapia da, pazienteak bere patologiak eszenaratzean datza. Iurgi Etxebarria psicodramatistak, antzerkiaren jakintzaz batu eta Nire Salmentaren Entsegua prozesua sortu du.
- Prozesua sortzeko, Grupo Ventas eta Abentajate profesionalen eskutik egin da.
- Prozesuan barneratuta, aldi oro, partaideen arreta ziurtatzen da, guztiok bat eginik goazela sentitzeko eta prozesuan eginiko lana barneratzeko.
- Egitarauaren prozesua bizirik mantentzeko, ikastaldi bakoitzaren ondoren balorazioa egiten da, bai partaideekin baita antolatzaileekin ere.
Materiala:
- Apropoxen esku gelditzen dira ariketak burutzeko materiala.
- Antolatzaileen esku geratzen da, eszenak egiteko behar den materiala, salmentarako beharrezkoa dena.
Zuen inguruan, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.
Testigantzak
Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.
Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
Directora Perspectivas Consultoría & Formación
Grupo Bentas
Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.
“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”
Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.
“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten, erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”
Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.
Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.
Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.
Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.
IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada
EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.
Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea
Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.

