e

Iufala!!
PRO

IUFALA!! ARTISTA ETA IRAKASLEENTZAKO

Iufala!! Egitarauaren arrakasta antzerkia da, antzerki samurra, oinarrizkoa, antzerkia den bezalakoa. Inor gutxietsi gabe, antzerkia ez da zirkoa, dantza, magia, … diziplina hauek lantze ditugunean zailtasunak bere balorea hartzen du. Antzerkian aldiz zailtasuna ez da balore gehigarria, antzerkian diziplina irudimenean barneratzea da eta burura datorrena ikusleei erakustea, baldintza bakarra ondo pasatzea. Orain, egia da, askotan beste diziplina artistikoen beharra izaten dugula, gure iritsiz antzerkia arte eta diziplina artistiko guztiak batzen dituen topagunea da.

Antzerkia irakasterakoan ezaugarri asko izan behar dira kontuan eta horrek transmisioa zaildu egiten du. Iufala!! Egitarauaren prozesuan antzerkiaren ezaugarri bakoitzaren garrantzia ondo neurtzeko, bi isuri sortu dira: Antzezlana eta filosofia, batak bestea elikatzen du eta diziplina askoz samurrago barneratzen da. Iufala!!Pro antzerkia maitatzeko sortu da, antzerkiaren onurak ezagutu, erreminta bilakatu eta bizipoza hedatzeko.

Mamia:

Irudimenean sartu eta leku horretatik bururatzen dena erakustea, beraz ondo pasatzea nahi badugu; taldearen konfiantzan eta akatsik ez egotean sinetsi behar da. Alde batetik talde konfiantza, lan-taldearen aurrean beldur gabe aurkezteko, eta bestetik taldekideen arteko konfiantzan, oholtzan edozer proposameni ateak irekitzeko.

Bigarren ezaugarria akatsik ez dagoela sinestea da; bizitza osoan zehar irakaskuntza ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketan oinarritu da, eta sineste hori alde batera uztea funtsezkoa da: Irudimenaz lan egiten dugunean, inork ezin du aurkezten dena epaitu, irudimenetik datorrena legitimoa, pertsonala eta askea da. Iufala!! Egitarauaren isuri filosofikoak asko laguntzen die ikasleei bizi duten adinaren momentuan zentratzen. Aurrera begira, LH 6. mailan txotxongiloekin, pertsonen arteko harremanei ematen diegu garrantzi handiagoa, elkar zaintzearen altxorra transmititzen da eta Baliatu Egitarauean aldiz, berriro ere pertsonara bueltatu eta nerabezaroa bertan dutela kontuan izanik, antzerkiaren bidez haien beldurrak eta kezkak normalizatzen dira.

Iufala!! Pro bi isuri horiek transmititzeko ariketetan oinarritzen da, hor baitago antzerkia bere osotasunean ulertzeko giltza. Ondoren, Apropoxek LH 5. eta 6. mailan eta DBH 1., 2. mailan antzerkiarekin egiten duen ibilaldia azaltzen da. Prozesu osoan zehar ikasleekin egiten diren ariketak berreginez azaltzen da teoria, gorputzetik arimara eta arimatik burura, antzerkiaren bi isurien bizipenaz partaide guztiak ahaldunduz.

Baldintzak eta Eskakizunak:

  • Iufala!!Pro egitaraua profesionalentzat sortu da, bai pedagogiara pasatzea nahi duten artistentzako eta antzerkiaren magia ezagutzea nahi duten irakasleentzako.
  • 6 < 16 partaide.
  • Partaideek arropa komodoa ekartzea komeni da, ariketak apropos egin ahal izateko.
  • Espazioa garbia aharik eta zutabe eta altzari gutxien, zurezko lurra edota esterilekin hornitua eta 2m2 pertsonako. Aproposena oholtza.
  • Partaideak jolasteko, elkartzeko eta antzezteko gogoa ekarri behar dute.

Onurak:

  • Bizi-poza. Hainbatetan antzerkiak edota pedagogiak eman dituzten beldurrak uxatzen dira. Antzerkiak dituen ezaugarriak ezagutze hutsak, bizitzako onurak goratzen ditu.
  • Erreminta sorta. Alor filosofikoa jasotzean ariketa sorta galanta eramaten da, ariketek antzerkirako eta era berean, bizitzarako irakaskuntzak dauzkate eta ikasleei delikatuak diren gai asko azaltzeko paregabeak dira.
  • – Antzerkia era samur baten irakasteko ahalmena. Antzerki irakasle batek ondo pasatu behar du eta giltza bi isurien harremanetan eta taldearen energian sinestea da. Soilik antzezlan paregabe bat egiteak, ez du batere laguntzen misio honen lorpenean.

Antolaketa:

  • Egitaraua eta jarduna, talde bakoitzaren idiosinkrasia kontuan hartuta eratzen da.
  • 15 orduko prozesua da.
  • Saio bakoitzaren luzapena, ordutegia eta egutegia antolatzaileekin adosten da.

Egitarauaren bermatzea:

  • Iurgi Etxebarriak 20 urte egin ditu oholtzatik oholtzara Kukubiltxo antzerki taldearekin.
  • 10 urte ikastetxeetako esperientzia aberastuz.
  • Iufala!!Pro opari bat da, maitasun osoz antzerkia eta bere ezaugarriak mundura zabaltzeko asmoz.
  • EHUko Udako ikastaroak bermatuta.
  • HikHasiko Udako topaketek bermatua.

Materiala:

  • Apropox arduratzen da behar den material guztia ekartzeaz.

Zuen inguruan, antzerkigintza curriculum barrua txertatu behar dela uste baduzue jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Testigantzak

Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.

Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Directora Perspectivas Consultoría & Formación

Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.

“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”

Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.

“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten,  erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”

Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.

Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.

Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.

Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.

IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada

EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.

Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea 

Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.