e

Zaintza
Zainduz

ZAINTZAREN BARETASUN TXOKOA

Azkenaldian jendartean errespetuz mintzatzen den gaia da, inork ez bait du jaso nahi etengabeko zaintza bat, eta era berean, pertsona bat zaintzean integritatea jokoan jartzen delako. Ofizio honetan, erabiltzaile eta teknikariaren arteko harremana zaintzea ezin bestekoa da, bi aldeek atseginez bizi ahal izateko.

Mendekotasun egoeran dauden pertsonak desberdinak dira haien artean, menpekotasunari dagokion alderaketa eta berezkoa. Haiekin jardutean, sentitzeko era, egiteko era eta erantzuteko eraren arabera, onean eta txarrean teknikariaren arima ukitzen du. Zaintza Zainduz prozesuaren xedea zaintzailea laguntzea da, egiteko erak ikertuz, erantzuteko erak asmatuz eta sentitzeko erak biziz. Partaideek haien zailtasun eta beldurrak oholtzara igo eta entseatzean datza, era xamur baten, inolako epaiketa gabe eta konfidentzialtasun osoz. Partaideak, aktoreak ez izateak ez du axola, eszenak beti aurrera egiten du, ez da sekula errealitatea izango baina aurkeztuko diren zailtasunak eta beldurrak parekoak dira. “Orain eta hemen” izanik, aukerak anitzak dira: rolak ordezkatu, hitzak elkarren ahotan ipini, espazioak markatu, distantzia neurriak aldatu, emozioak partekatu … Partaideek ikerketa hau haien gorputzetik, burutik eta bihotzetik bizitzean, haien lan egiteko moduaren aldaketak, edota garatu beharreko rolak identifikatzen dituzte eta bizipoza irabazi.

Mamia:

Lehenik eta behin, partaideek dauzkaten “erresistentziak” mahaigaineratu behar dira. Hau da, gorputzaren memorian barneratuta dauden lotsak eta epaitua izateko beldurrak eragindako barreak, deserosotasunak eta gaizki ulertuak gainditu. Zaintzak eta antzerkiak hizkuntza berdin bat adosteko, prozesuak zubi lana egiten du, antzerki irizpideak, erremintak eta antzerki jolasen ezaugarriak, zaintzarekin alderatuz. Giro goxo bat lortzen denean eta konfidentzialtasuna nagusituta, partaide bakoitzak bere eskarmentua, beldurrak eta zailtasunak partekatuz suspertzen diren gaiak txekeatzen dira. Bideratzailearen laguntzaz, jasotako beldur eta zailtasunetan oinarrituta, eszena samurrak prestatu eta guztien aurrean antzezten dira; elkar epaitu gabe, talde-giroa entzunez eta “orain eta hemen” errespetatuz.
Eszenan parte hartu duten aktoreek haien pertsonaietatik bizitakoa, eta ikusleek sentitutakoa zintzotasunez elkarri kontatzean, ikerketaren funtsa azaleratzen da eta partaide bakoitzaren zainketak garrantzia hartzen du, jarduna ahaldundu eta profesioak duintasuna irabazten du.

Baldintzak eta Eskakizunak:

  • – Zaintza Zainduz prozesua, mendekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonak zaintzen dituzten entitateei laguntzeko sortu da.
    • “Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta” modulua duten ikastetxeak.
    • Profesionalki, alor publiko naiz pribatuan dabiltzan enpresak.
    • Zaintzaren kezkak eraginda sortutako elkarteak.
  • Zaintza Zainduz prozesuan erabiltzen den teknika berria dela eta, zerbitzua bultzatu eta aberasteko asmoz, eskertzekoa izaten da deia egin duen entitateko arduradun batek ere zuzenean prozesua bizitzea.
  • Prework bidez, aurretiko lana egiten da eta partaideek gorputz, buru eta arima prestatzen dute.
  • Formazioaren lehen zatia, espazio txukun eta itxi baten izan behar da, giro konfidentziala lortzeko, askatasunez adierazteko, antzezteko … ondoren, antzezteko behar izango dugun materiala dagoen lekura gerturatuko gara, edo materiala bertaratu.

Onurak:

  • Taldea sendotu. Parte hartzaileak entitate berdinean kide izan ez gero, formazioak haien arteko harremana sendotzen du. Elkar bizi izandakoren ondoren, hitz egiteko era aldatzen da eta aurrera begira, trebe sentitu ez gero haien aldetik ikertu ditzakete haien zailtasunak.
  • Rolak garatu. Eszenak egiterakoan, partaideek haien rola kanpotik begiratzean, hobariak eta oztopoak nabarmentzen dira eta beste rol batzuk landuta, abantailak irabazi ditzaketela konturatu. Haien burua, gorputza eta anima babesteko egin behar dituzten aldaketak barneratzean, jardunean dituzten pisuak arintzen dituzte.
  • Enpatiaren esan nahia larru-azaletik bizi eta erraietan tokia hartzen du.
  • Gaizki egiteko aukera dagoela argitzen da.
  • Maitasuna eta Zaintzaren arteko harremana, ezagutu eta neurtu.
  • Antolatzaileen esku geratzen da, eszenak egiteko behar den materiala, mendekotasun egoeran dauden pertsonaiek behar dituzten tramankuluak.

Zuen inguruan, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Antolaketa:

  • Luzapena: 4 ordu eta ½ .
  • Saio bakoitzaren luzapena: Ordu 1 eta ½ .
  • 3 aste eta asteko saio bat.
  • Antolatzaile eta bideratzaileak batzar baten bueltan azaltzen dira taldearen idiosinkrasiak eta martxan jartzeko ereduak.

Egitarauaren bermatzea:

  • Zaintza Zainduz prozesua sortzeko, antzerkiaren alor desberdinetatik jaso da materiala eta teknika nabarmenena psicodrama da: Taldean egiten den terapia da, pazienteak bere patologiak eszenaratzean datza. Iurgi Etxebarria psicodramako teknikan trebatu ondoren, antzerkiaren jakintzaz batu eta Zaintza Zainduz prozesua sortu du.
  • Prozesua sortzeko, Zaintzako profesionalen aholkuak, informeak eta gogoak jaso ditu.
  • Prozesuan barneratuta, aldi oro, partaideen arreta ziurtatzen da, guztiok bat eginik goazela sentitzeko eta prozesuan eginiko lana barneratzeko.
  • Egitarauaren prozesua bizirik mantentzeko, ikastaldi bakoitzaren ondoren balorazioa egiten da, bai partaideekin baita antolatzaileekin ere.

Materiala:

  • Apropoxek esku gelditzen dira ariketak burutzeko materiala.
  • Antolatzaileen esku geratzen da, eszenak egiteko behar den materiala, mendekotasun egoeran dauden pertsonaiek behar dituzten tramankuluak.

Zuen inguruan, hemen azaltzen diren ikasgaiak sendotu beharra sentitzen baduzue, jo gugana. Zuen zalantza, gure jakin-mina da, konpromiso gabe, oraindik guztion artean eragin behar ditugun ikasgaiei buruz hitz egiten ari gara.

Testigantzak

Aizpea Goenagaren hitz batzuk Apropoxeri buruz.

Mundaiz Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

Directora Perspectivas Consultoría & Formación

Medica – Psicoterapeuta – Psicodramatista. Garoako Buru.

“Iurgik Psikodramaren eta talde-tekniken prestakuntza egin zuen gure eskolan. Garoa.
Bere sormen-gaitasunak bereizten du Iurgi, izan ere, psikodramaren estrategiak bere aktore-prestakuntzarekin batzen jakin du, taldea eta pertsonak aldaketara bultzatzen dituzten dinamikak sortuz.
Taldean prozesuak sortzeko gai da, arlo profesionalean eta gizatiarrean eragina dutenak, antzerkia eta psikodrama konbinatuz eta eraldaketa batuz.
Desberdina egiten zaio gorputzean jartzen duen fokua, ikaskuntza ludikoagoa izan dadin, eta, aldi berean, pertsonak proposatutako helburuak lortzeko funtsezko elementuak integratu ditzan.”

Inmakulada ikastolan Erizaintzako ikasleen Zaintza Zainduz egitarauaren baloraziotatik ateratako hitzen batuketa.

“Hasiera baten astiro zihoan ez zidan asko erakarri, baina konturatu orduko emozioei buruzko hausnarketak eragin zizkigun eta giro atsegin baten,  erabiltzailearen paperean sartuta enpatia, konfiantza landuz, egoera zailei aurre egiten amaitu genuen. Ikasteko era berri hau berriz erabiliko nuke. ”

Iurretako Institutuan “Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonei Arreta” Erdi mailako Zikloko Zuzendari.

Iurgi Etxebarria 3 urtez etorri da Zaintza Zainduz egitarauarekin gure ikasleei laguntzera. Egia esan ikasleek egindakoa oso ondo baloratzen dute: Taldearen kohesioa lortu ondoren, emozioen kudeaketa lantzen du eta ofizioan aurkitzen dituzten egoera zailak antzeztuz; ikasleek enpatia, resilentzia eta laguntasuna barneratzen dute.

Eskurtze BHI ikastetxean, Lanbide heziketako Menpekotasun egoeran dauden pertsonei arreta erdi mailako zikloko ikasleek Iurgik antolatutako Zaintza zainduz tailerra jaso dute azken hiru urteetan.

Tailer honetan antzerkiaren bitartez ikasleek beraien lanbideetan bizi ahal dituzten egoerei aurre egiteko erramintak eta baliabideak eskuragarri jartzen die Iurgik.
Tailer honen bitartez, ikasleek taldeko kohesioa sendotzea eta talde giroa hobetzea lortzen da.
Ikasleen balorazioak oso positiboak izan dira, eta naiz eta lehenego saioan guztiz lekuz kanpo egon, saioak aurrera egin ahala lotsak eta blokeoak askatzen dira tailerraren helburua lortuz
Gure ikuspuntutik Zaintza zainduz tailerra guztiz beharrezkoa eta aberazgarria da ikasleen formakuntza integralerako eta guztiz ezinbestekoa ikusten dugu pertsonekin lan egingo duten profesionalen formakuntza osatzeko.
Iurgi artista bat da eta hurrengo ikasturteetan ere bere magiarekin kontatzea espero dugu.

IFH Consulting Desarrollo de personas & Gestión Avanzada

EMANA taldearekin batera ematen dudan Taldeen Coaching formazioan ezagutu nuen Iurgi Etxebarria. Sormen eta gainditzeko gogo handia zuen ikasle konprometitu gisa gogoratzen dut Iurgi. Iurgi gai da talde eraginkor eta afektiboak sortzeko.

Emana Fundazioaren zuzendaria eta sortzailea 

Loturak eta konfiantza sortzeko gaitasuna doan lekura doala egiten duen ekarpen bat da, eta Iurgiri asko miresten diodan zerbait da. Bere energiak eta sormenak beti harritzen naute partekatu dugun formazioa bakoitzean. Uste dut ekarpen handia egiten duen profesional bat dela, eta modu adimentsuan eta garbian egiten duela gainera.