e

Baliatu egitaraua

Garapen pertsonala

11

February
Helburua: Lan-talde egonkor bat eratzea.
Lanbide hastapeneko osagarrien egitarauan txertatzeko.

IKASGAIAK

Haiek aukeratuko dituzte, egokienak.
Elkarbizitza
Lan-talde baten partaide izateko oinarrizko jakintza. Hau, ikasleei aldi oro hausnartzeko galderak eginez lantzen da. Elkarbizitzak duen garrantzia jakiteko, harremanetan jartzeko era desberdinei buruz pentsarazi behar zaie, horrela elkarren arteko errespetua eta konfiantza sendotzen da. Galdera eta hausnarketa hauek gertatzeko, apropos prestatutako ariketak egiten dira eta ikasleek haien buruari galde-erantzunak egiten dizkiote edota irakasleak galdera-sorta ekarrita. Ondoren, agertzen diren zalantzak hurrengo ekintzen bidea seinalatuko dute. Hau da, jakin ezean ikasleak dira, egiten dutenaren gidari eta ariketen eskarmentua haien izaera aberasteko liburuxka.
Sentimenduen garapena

Lan-taldea eratu ondoren, hasiera baten jolasen bitartez emozio eta sentimenduak ezagutzen dituzte, gaiari buruz hitz egin eta bakoitzak dakiena azalarazi. Une aproposa sumatzean, elkarrizketetatik tiratu eta eszena desberdinak agertzen dira; ikasgai hau martxan hasten da. Orain irakasleak abilezia eta leuntasunez, egoera hauek ikasleekin antzeztuta sentimenduak bizi dituzte eta aldi berean garatu.

Kohesioa

Elkarren artean duten harremana bat egin. Kontua gutxiesteak murriztu eta goraipamenak gehitzea da. Gai hau bai hizkuntza berbalean eta gorputz hizkuntzan lantzen da, ikasleei talde kohesioak dituen abantailak sentiarazten, porrot sentsazioak denon artean gainditzen. Tailerrarekin amaitzen dutenean, ikasle bakoitzaren senak badaki, taldearekin lortutako kohesioak bizipoza eman diola.

Antzerkia

Lan-taldearen egonkortasuna lortzeaz bat mahi gainean jartzen den edozein proiektu gauzatu daiteke, beti ere haien gaitasunak kontuan izan da. Baliatu egitarauak, lan-taldean eta lan-taldetik sortutako antzerki edo ikuskizun proposatzen du. Haiei jende aurrean aurkeztu eta espresatzeko gaitasuna lantzen erakutsiz.

 

Interesatzen zaizu?

Ezagutu gehiago gure programei buruz eta antzerki-tekniken bidez sormena eta irudimena garatzearen onurei buruz.
[contact-form-7 404 "Not Found"]